Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Kultur jarduerak

Kultur Etxean egin beharreko jarduerak, funtsean, kultur arlokoak dira. Hauek dira:

  • Sustapen soziokulturaleko ikastaroak herritar guztientzat.
  • Ikastaro laburrak edo monografikoak.
  • Eskola-antzerkiaren programazioak, herriko ikastetxearekin lankidetzan.
  • Udalaren Musika Eskolak antolatutako musika programazioak.
  • Haurrentzako zinema-zikloak.
  • Familientzako antzerki-ikuskizunak.
  • Musika-ikuskizunak.
  • Hitzaldiak.
  • Erakusketa puntualak.
  • Herriko talde artistikoak (abesbatza, antzerkia, etab.) probatzeko aretoak.
  • Arte plastikoetako aretoa uztea bertako artista eta zaleei, beren jarduera artistikoa Kultura Zinegotzigoak erabiltzen ez dituen orduetan egiteko.
  • Tokiko elkarte eta taldeek antolatutako bilera eta interes soziokulturaleko ikastaroetarako aretoak.
  • Espazio eszenikoa tokiko talde artistikoei eta komunitateko gainerakoei lagatzea.
  • Mitin politikoak hauteskunde-kanpainetan soilik.
  • Lehendik dauden espazioak inguruko gainerako udal zerbitzuei eta erakunde publikoei lagatzea, haien programa eta ekitaldiak une jakin batean garatzeko.
  • Udalaren kultur zerbitzuaren erabiltzaileentzako arreta zerbitzua eta administrazioa.