Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko uztailak 2

LABORANTZAKO LURREN ERRENTAMENDUA (EZ BARATZEAK)

Beriaingo Udalak, 2021eko uztailaren 1ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen laborantzako herrilurren herritarrendako esleipen prozedura irekitzea.

Nekazaritzarako lurrak dira, eta aurrerago gauzatzeke geratuko da herri-baratzeak etxean erabiltzeko esleitzea.

Oinarriak ikusi eta eskabide eredua Udalaren webgunean deskargatu daiteke www.beriain.es. Eskabideak 2021eko uztailaren 25ean bukatzen den epearen barrenean aurkeztu beharko dira, Udal honetako erregistro telematikoan, bere egoitza elektronikoan.

Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da aurki.

Eskabidea aurkezteko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak (egoitza elektronikoaren eredu ofiziala):

  • Beriainen gutxienez bederatzi hilabetez bizi izanaren zinpeko aitorpena.
  • Familia-liburuaren fotokopia.
  • Jabetzan duten laborantza-azaleraren eta errentan hartutakoaren zinpeko aitorpena.
  • 2011ko Errenta Aitorpenaren fotokopia.
  • Ezintasun fisiko edo mentala duen familia unitateko kideren bat izanez gero, horren egiaztagiria:

Eskabidea aurkezteak baimena ematen dio Udalari erroldatze datuak eta entitate horrekiko betebehar fiskalak betetzeko datuak eskuratzeko, Ordenantzak ezartzen duen bezala.

Herrilurren ordenantza