Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko abuztuak 23

BERIAINGO UDALAREN KOMUNIKATUA

Sare sozialen bidez, Beriaingo udalerrian 2022ko irailaren 24rako antolatzen ari diren techno musikako (Schizo Fest) emanaldiari buruzko informazioa iritsi da Udalera.

Irailaren 24rako programatutako jarduera horri dagokionez, Beriaingo Udalak honako hau adierazi nahi du:

  1. Beriaingo Udalak ez du ekitaldi hau baimentzeko eskaerarik jaso, ez lur publikoan ez jabetza pribatuan.
  2. Beriaingo Udalak ez du ezagutzen Nafarroako Gobernuko dagokion departamentuak ekitaldi hau antolatzeko emandako baimenik.
  3. Beriaingo Udala ez da programatu den ekitaldi honen laguntzailea, eta ez du inolako baimenik eman Beriaingo armarria – Logotipoa erabiltzeko bertan parte-hartzaile gisa.
  4. Beriaingo Udalak ez du baimenik eman sarrerak kobratzeko eta bertaratutakoei kontsumizioak saltzeko jarduerarik egiteko.
  5. Beriaingo Udalak Nafarroako Gobernuko Barne Departamentuari jakinarazi dio ekitaldi bat egiteko aukera dagoela, baina horretarako ez da baimenik eskatu.
  6. Beriaingo Udalak uko egiten dio antolakuntzatik etor litekeen edozein erantzukizunari, bai eta ospakizunaren ondorioei ere

 

Beriaingo Udala

Udaletxeko plaza  s/nº

31191 – BERIAIN (Nafarroa)

(Telf.: 948 310288)

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen KABALGATA BATZORDEA 2023

KABALGATA BATZORDEA 2023

KABALGATA BATZORDEA 2023 Errege Magoak euren itzulera prestatzen ari dira eta gure laguntza behar dute Animatzen zara?     Bidal iezaguzu zure izena e...