Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko urriak 6

BERIAINGO ESKUALDEKO IKASTETXEAN LEIHOAK ORDEZTEKO LANAK AMAITU DIRA

Foto noticia

Uda honetan, Beriaingo Eskualdeko Ikastetxean leihoak ordezteko lanak egin dira, eta leihoak aldatzeko lehen fasea eraikinean egin da. Obra horiek ikastetxeko inguratzaile termikoa hobetzeko proiektu global baten parte dira.

 

Obra horiek Nafarroako 2021eko aurrekontu orokorretan 109.600,00 euroko partida izendun baten arabera egin dira, Beriain HLHIko arotzeria metalikoaren ordezkapena izeneko 410001-41800-7609-325134 (E) parlamentu-zuzenketa onartu baten bidez sortua, ikastetxeko arotzeriak partzialki ordezteko obrak finantzatzeko.

 

Aurrekontuko kontu-sail horren ondorioz, Nafarroako Gobernuak eta Beriaingo Udalak hitzarmena sinatu zuten obrak finantzatu eta burutzeko, eta erakunde horrek bete egin du hitzarmena, obrak amaitu ondoren.

Hitzarmena hemen kontsulta daiteke.

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen 2021EKO GABONETAKO KANPAMENTUAK

2021EKO GABONETAKO KANPAMENTUAK

Udalekua Noain aldeko OGZ Mankomunitateko Berdintasun Programak antolatu du, 2021eko Gabonetako oporretarako. 3 eta 12 urte bitarteko adingabeentzat da egokia, eta Noaingo San...