Tokiko Agenda 2030
Erabakitasunez hartu behar ditugu etorkizun jasangarri baterantz bideratuko gaituzten lehen neurriak, guztiontzako duintasunarekin. Gure helburua eraldaketa da. Gure ekonomiak, ingurumena eta gure gizarteak eraldatu behar ditugu. Gure pentsaera, jokabidea eta ohitura suntsitzaileak aldatu behar ditugu. Funtsezko elementu batzuen integrazioa babestu behar dugu: duintasuna, pertsonak, oparotasuna, planeta, justizia eta aliantzak.
Duintasunerako bidea 2030erako.
Laburpen-txostena, idazkari nagusiarena, 2015etik aurrerako garapen iraunkorreko agendari buruzkoa.
Naciones Unidas, A/69/700.
ZER DA 2030erako TOKIKO AGENDA?
Agenda 2030 pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza-plana da. Bake unibertsala indartzea ere badu helburu, askatasunaren kontzeptu zabalago baten barruan. Erabaki dugu gizateria pobreziaren eta gabezien tiraniatik askatzea, eta gure planeta osatzea eta babestea. Halaber, pertsona guztien giza eskubideak errealitate bihurtu nahi dira, eta generoen arteko berdintasuna eta emakume eta neska guztien ahalduntzea lortu.
BERIAINGO 2030 TOKIKO AGENDA.
2030erako Tokiko Agenda garatuta, Udalak hainbat neurri koordinatu nahi ditu, Udala osatzen duten talde politikoak ez ezik, gizarte-taldeak, sektore ekonomikoak eta, oro har, herritarrak ere inplikatuta egon daitezen, Beriainen alderdi ekonomiko, sozial eta ingurumenekoetan aurrera egiteko eta hobetzeko. Zeregin hori Beriaingo herritar guztiei dagokie.
IKUS 2030EKO TOKIKO AGENDARI BURUZKO ARGITALPEN GUZTIAK
ILDO ESTRATEGIKOAK
1. Klima-aldaketa
Ildo estrategiko horrek 2030eko Tokiko Agendaren Ekintza Planean eta Alkatetzen Itunean definitutako ekintzak biltzen ditu. Horien helburu nagusia berotegi-efektuko gasen sorrera murriztea da. Horretarako, energia aurrezteko eta efizientzia energetikoa lortzeko, energia berriztagarriak ezartzeko, mugikortasun iraunkorra sustatzeko edo kudeaketa jasangarriko eta ingurumen-kontroleko irizpideak integratzeko neurriak garatzen dira.
- Ingurumen-kontrola
- Birgaitze energetikoaren sustapena
- Energia berriztagarriak
- Mugikortasun iraunkorra
- Kudeaketa iraunkorra
IKUS KLIMA-ALDAKETARI BURUZKO ARGITALPEN GUZTIAK
2. bizi-kalitate
Udalerriko biztanleen bizi-kalitatea hobetzea da 2030erako Tokiko Agendaren beste lehentasunetako bat. Horretarako, herritar guztien gizarte-arretan sakontzen da, baita sektore espezifikoetan ere, hala nola, haurtzaroan, gaztaroan, adineko pertsonetan edo egoera ahulean dauden sektoreetan, osasun-arloarekin eta gizarte-zerbitzuen arloarekin lankidetzan. Zerbitzuen dibertsifikazioa eta espazio publikoen, lorategien, plazen eta ingurune naturalaren hobekuntza ere lantzen ditu.
- Ingurunea hobetzea
- Berdeguneak
- Gizarte-arreta
- Zerbitzuen kalitatea hobetzea
BIZI-KALITATEARI BURUZKO ARGITALPEN GUZTIAK IKUSI
3.Nortasun komuna
AL2030 egitasmoaren hirugarren lan-ildoa iraunkortasuna hainbat eremutan integratzean oinarritzen da: hezkuntzan, gizartean, industrian.udalerri oparoa eta bere ingurunearekiko orekatua lortzeko helburuarekin. Herritarren eta Udalaren arteko komunikazioa hobetzera eta herritarren parte-hartzea sustatzera bideratutako proiektuekin osatzen da, bai eguneroko bizitzan, bai hainbat ekitalditan, bai kolektiboen lana erraztuz eta herritarrak udal-proiektu eta planetan integratuz.
- Hezkuntza-ekintzak (formalak eta ez-formalak)
- Parte hartzea
- Iraunkortasunaren kultura
IKUSI NORTASUN KOMUNARI BURUZKO ARGITALPEN GUZTIAK
EGINDAKO URRATSAK:
- TA21en diagnostikoa, ekintza-plana eta jarraipena (2019).
- 2021eko egoerari buruzko txostena
- Egoera-txostena 2022
- Adinekoen diagnostikoa (2020)
- Zahartze aktiboko plana (2021)
- Herritarren Partaidetzarako Plan Estrategikoa (2022)