Irisgarritasuna

IRISGARRITASUN-GORABEHERAK



En el Ayuntamiento de Beriain trabajamos para estar cada día más cerca del ciudadano.

Erabiltzaile bakoitzak nabigatzeko modu ezberdina du. Batzuek teknologia oztopoak topatuko ditugu, hala nola internet konexio motela edo ordenagailu zaharra. Beste batzuek erabiltzen den mintzaira edo webgunearen nabigatzeko tresnak ulertzeko arazoak izan ditzakegu. Web orriaren edukirako sarbidea zailtzen edo eragozten diguten muga fisikoak ere -ikustearekin, entzutearekin edo mugitzearekin lotutakoak, esaterako- izan ditzakegu.

Diseinu tradizionaleko web batek ez ditu aintzat hartzen desberdintasun horiek; horrela, sagua erabili ezin duenak, pantailan agertzen den informazio ikusi ezin duenak edo bozgorailuetatik ateratzen dena entzun ezin duenak, besteak beste, ezin izanen du behar bezala nabigatu.

ZER DA WEB ERABILERRAZA?

Web bat erabilerraza izanen bada, edozein pertsonak, bere urritasun fisiko edo ezagutzakoak, edo ingurunetik etorritakoak, gorabehera erabili ahalko du.

NOLAKOA DA WEBGUNE IRISGARRIA

Bere diseinua erraza eta estandarra da. Horrela, oso bestelako tresnek funtzionatu ahal dute: ahots-sintetizadoreak, esate baterako, web baten edukia “ozenki irakurtzen” dutenak.

Bere testuak lau eta zuzenekoak dira. Horrela, ulermen oztopoak ezabatzen dira.

Bere ikus-entzunezko edukiak testu bidez deskribatzen dira. Horri esker, adibidez, itsu batek entzun ahalko du ikusi ezin duen deskribapen bat.

Bere egitura argi eta erraza da, intuizio bidezkoa, eta nabigatzeko laguntzak ematen ditu. En consecuencia, ayuda a quienes por desconocimiento del entorno o problemas culturales, educativos o de comprensión tienen dificultades para moverse en la información que ofrecen las webs.

BATERAGARRITASUNA ESTANDARREKIN

Webgunea “Webaren Erabilgarritasunerako Ekimenak” (WAI:Web Accessibility Initiative), ezarritako erabilgarritasun arauei jarraiki diseinatu eta programatu da. WAI W3Ck barne hartzen du, interneten erabilera arautu eta hobetzeko funtzioa duenak. Arauok nazioarteko estandar batzuk definitzen dituzte web orri erabilerrazak sortzeko.

Gure web orrian W3Cren estandarrei jarraitzen diegu ondokoi dagokienez.

  1. XHTML
  2. CSS
  3. WAI-AA

DISEINU ERABILERRAZA

Diseinu erabilerraza izateko hainbat pauso eman ditugu:

  • Maketazioa estilo orrietan oinarriturik dago, ez tauletan. Horri esker, erabiltzaileak web orriaren itxura, kontrastea eta tamaina bere beharretara egokitzen ahal ditu, estilo orri pertsonalak baditu.
  • Elementuen artean nahiko kontraste mantendu nahi izan da; horretarako, webgunearen hainbat kolore konbinazio aldatu dira.
  • Letra tipoaren tamainak eta beste elementu batzuek neurri erlatiboak dituzte, nabigatzailearen aukeretatik beren tamaina handitu edo txikitu ahal izan dadin.
  • Diseinu semantikoa erabili da. Hau da, orri guztien egitura logikoa HTML kodea erabiliz definitu da, goiburuak, zerrendak, estekak, irudiak… erabiliz. Era horretan, orriak begien bidez naiz ahots sintetizadore baten irakurketa bidez ulertzen ahal dira; bai CSS estilo orriekin, eta baita horiek gabe ere. Diseinu mota horri esker, web orria behar bezala agertzen da nabigatzaile eta sistema eragile ezberdinetan.
  • Testua ez diren elementuek testuzko deskribapena dute, zeina ahots sintetizadoreaz baliatuz “irakur” baitaiteke.
  • Nabigatzea errazten duten laguntzak daude: sarbide azkarreko hainbat tekla, esaterako.
  • SCRIPT programazioaren bitartez funtzioak egiten direnean, SCRIPTen oinarriturik ez dagoen alternatiba ere eskaintzen da funtzio hori hartu edo erabili ezin duten nabigatzaileentzat

WEBAREN BISTARATZE TAMAINA HANDITZEA

Gorago aipatu dugun gisan, web orriaren maketazioa aldatu da erabiltzaileak testua eta web osoa, proportzionalki, nahi duen tamainara egokitu dezan. Ikusten ari dena handitu edo txikitu nahi izanez gero:

  • Handitzeko: ctrl sakatu eta saguaren erdiko gurpila aurrerantz mugitu.
  • Txikitzeko: ctrl sakatu eta saguaren erdiko gurpila atzerantz mugitu
  • ctrl eta ‘+’ teklak batera sakatu handitzeko.
  • ctrl eta ‘-‘ teklak batera sakatu txikitzeko.

Zure nabigatzailearen menutik ere egin daiteke: ‘ikusi’ > ‘testu tamaina’.

ZURE LAGUNTZARI ESKER HOBETZEN DUGU

Lanean jarraitzen dugu gure web-ean eransten ditugun elementuak ere erabilerrazak izan daitezen: HTML formatua ez duten horiek (Adobe PDF, Microsoft Excel eta Microsoft Word), esate baterako.

Era berean, web bidez eskuragarri dauden administrazio elektronikoko aplikazioak birdiseinatzen ari gara, ahalik eta epe laburrenean publiko guztiak eskuragarri izan ditzan.

Horrelako web orri bat herritar guztientzat erabilerraz bihurtzeko lana ez da sekula amaitzen. Edozein arazo antzematen baduzu, edo web orri honen erabilerraztasuna hobetzeko iradokizunen bat baduzu, zeure iritziaren zain gauzkazu gure Iradokizun postontzian.

https://www.beriain.es/eu/ web orria AA mailakoa da.
Volver arriba