2025eko uztailak 1

UDA AKTIBOKO PROGRAMA

Foto noticia

PIRAGUISMOAREN ETA PADDLE SURFAREN HASTAPENAK MOREANHASTAPENAK MOREAN

Aisia-jarduera eta piraguismoan eta paddle surfean hastekoa, Iruñea Piraguismoa klubarekin elkarlanean antolatua.
• Antolatzaileek jartzen dute materiala.
• Egunak:
– 1. txanda: uztailak 16, 17, 18, 21 eta 22, piraguekin bakarrik.
– 2. txanda: uztailak 23, 24, 25, 28 eta 29, piraguekin eta paddle surfeko oholekin.
• Adinak: 4 urtetik aurrera. 4 eta 7 urte arteko neska-mutikoek heldu batek lagunduta egin beharko dute jarduera (helduak ere izena eman beharko du jardueran).
• Taldeak eta ordutegiak: 16 laguneko bi txanda; ordu eta erdi eguneko. 10:30etik 12:00etara eta 12:00etatik 13:30era. Izena emandakoekin talde bakarra osatzen bada, jarduera 10:30etik 12:00etara egingo da.
• Plaza-kopurua gehienez txandako: 32 (16ko bi taldetan). Gutxieneko kopurua txandako: 8.
• Prezioa erroldatuentzat: 20 € txanda bakoitza.
• Prezioa erroldatuta ez daudenentzat: 40 € txanda bakoitza. Beriainen erroldatuta ez daudenak, hasiera batean, itxaron-zerrendan egongo dira, plaza librerik badagoen ikusi arte.
Izena emateko prozedura:

• Ordainketa, txartelarekin.
• Izena emateko egunak: uztailaren 13a arte, igandea, aurreneko txandarako, eta uztailaren 20a arte, igandea, bigarren txandarako.
• Materiala: ur-botila, bainujantzia, bustitzeko moduko oinetakoak eta elastikoa, aldatzeko oinetakoak eta arropa, eskuoihala, krema, txanoa eta betaurrekoak.

 

 

2025EKO IGERIKETA-KANPAINA

Igerilekuetan abonatuta egotea ezinbestekoa da.
• Adinak: 3 urtetik aurrera (heldu batek lagunduta).
• Txandak: 10 eguneko bi txanda.
– Lehen txanda: uztailaren 16tik 26ra (19an eta 26an, larunbatak, saioa egongo da).
– Bigarren txanda: uztailaren 28tik abuztuaren 8ra (larunbatetan ez da saiorik egongo).

• Ordutegiak: 10:30etik 14:00etara, talde-kopuruaren arabera.
• Prezioa txandako: 20 €. Ordainketa, txartelarekin.
• Igeriketa-kanpainaren amaierako jaia. Kartelak kaleratuko dira izena emateko.
Izen-emateak:  Aurreneko txanda uztailaren 13a arte, igandea. Bigarren txanda uztailaren 24a arte, osteguna. Txartelarekin ordaindu behar da, izena emateko unean. Egun horietatik aurrera, jada eratuta dauden taldeetan plazarik badago bakarrik onartuko dira ikasleak.
Oharra: uztailaren 14an eta 26an, igerilekuetako iragarki-tauletan, txanda bakoitzean izena emandakoen zerrenda eta eskola-ordutegiak kaleratuko dira.

 


 

KIROL ANITZEKO JARDUERA

Hainbat kirol ezagutu eta egiteko aukera ematen du, joko tradizionalak, kirol-jokoak, eta kirol bakoitzaren arauekiko begirune- eta ardura-jarrerak sustatzekoa. Igerilekuetako kirol-pista, futbol-zelaia, kiroldegia eta aire zabaleko tokiak erabiliko ditugu.

Egunak: Aste bateko lau txanda:
– Abuztuak 4-8.
– Abuztuak 11-15.
– Abuztuak 18-22.
– Abuztuak 25-29.
• Adinak: 7 urtetik aurrera. 2018an jaiotakoak eta lehenago.
• Ordutegiak: 10:00etatik 11:30era.
• Prezioa erroldatuentzat: 15 € txanda bakoitza (astea).
• Materiala: kirol-arropa eta -oinetakoak, ur-botila (bakoitzak berea), eguzkitako krema, elastikoa aldatzeko.
• Izena emateko prozedura: Txartelarekin ordaindu behar da, izena emateko unean.


Izena emateko egunak: uztailaren 31 arte, osteguna (lehen txanda); abuztuaren 7a arte, osteguna (bigarren txanda); abuztuaren 14a arte, osteguna (hirugarren txanda); eta abuztuaren 21a arte, osteguna (laugarren txanda).
• Ezin da saioetara joan, ez badira izen-ematea eta ordainketa formalizatu.

 

 

Kiroldegiko jarduerak

  • GAP. Abuztuko astelehen eta asteazkenetan, 18:15etik 19:15era. Monitorea: Ander Ezcurra.
  • Kangoo jump. Abuztuko astelehen eta asteazkenetan, 19:15etik 20:15era (gehienez, 20 pertsona). Monitorea: Andrea.
  • Yoga. Abuztuko astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 20:00etara. Monitorea: Raquel.
    Prezioa: 20 €
    Izena emateko prozedura: uztailaren 31 arte, osteguna.

 

Baloiak uretara.
Waterpoloan hasteko jardunaldia

Eguna: abuztuaren 26a.
• Ordua: 12:00etan.
• Adinak: 8 eta 12 urte artean.
Parte-hartzaileak, gehienez: 20 pertsona.
• Izen-emateak: kartelak kaleratzen direnean ikusiko duzun QR kodearen bidez.
• Doako jarduera.

KALEKO ARTEAK 2025

• Egunak: abuztuaren 25etik 31rako astea.
• Gozatu kaleko arte desberdinez Beriainen, adibidez, umoreaz, malabarez, akrobaziez eta musikaz. Zain izango gaituzu!!
Oharra: aurrerago kaleratuko da informazioa.

GAZTE UDA 2025

  • Abuztuak 8: Jaia Beriaingo udal-igerilekuetan, egun osoan. 11:00etatik aurrera, puzgarriak eta koltxonetak uretan, musika, jokoak, zuzeneko musika eta ezusteko gehiago. Eta bai ohikoa den ordutegi luzeagoa ere, gauean bainatzeko. Bazkideentzat, eta baimen mugatuekin, bazkide ez direnentzat.

  • Abuztuak 15: Abentura anitz. Arroila-jaitsiera eta kirol- eta ur-jarduerak gazteentzat. Prezioa, 10 €. Irteera Larre plazan, 08:45ean, eta itzulera 18:00etan. Izen-emateak webgunean.

Abuztuak 23: Beriaingo Koadrilen Eguna. Pankarten lehiaketa, bazkari autogestionatua, bazkalondo girotua, jarduera antolatuak eta musika gauean. Antolatzaileak, Beriaingo Gazte Mugimendua eta Gazteria Arloa.

Abuztuaren 18ko eta 25eko asteak: CODI kanpamentu digitala. Iraupena: bi aste. Bi talde, adinen arabera: 1. taldea 9 eta 12 urte artekoak, eta 2. taldea 13 eta 15 urte artekoak. Gaztelekuan eta ludotekan. Ikasi gaitasun digitalak, monitore espezializatuekin, modu erraz eta dibertigarrian. Antolatzaileek jarriko dituzte materialak eta gailuak. Doako jarduera, baina aurretik izena eman behar da. Antolatzaileak, Gazteria Arloa eta CNAI.
Abuztuak 30: Surfaren hastapenak eta hondartza-eguna Zumaian. Plaza-kopuru mugatua. Prezioa, 10 €. Irteera Larre plazan, 08:30ean, eta itzulera 19:00etan. Izen-emateak webgunean.

Gainera… festen aurreko astean: prebentzio-materiala banatuko da, informazio- eta prebentzio-mintzaldiak egingo dira Gaztelekuan, gazteen intereseko gaiei buruz. Proposamen edo ekimen jakinen bat edukiz gero, jarri harremanetan Gazteria Arloarekin.

Eta gainera… udako zinema, saskibaloiko 3×3 gaueko txapelketa, aurreneko pausoak GAZTERIAREN FOROA hasteko eta partaidetza-prozesu bat hiri-artea sortzeko gure herriko erreferentziazko eraikin batean.

Argibide gehiago eskatzeko:
beriain@beriain.es edo juventud@beriain.es

Kirol-jarduerak:
607 878 378 – mperez@beriain.es
Gazteentzako jarduerak:
648 878 632 – juventud@beriain.es

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen IGERILEKUAK 2025

IGERILEKUAK 2025

INSKRIPZIOAK 2025 IZEN EMATEAK EKAINAREN 2TIK AURRERA EGINGO DIRA, WEBGUNEAN IZENA EMATEKO FORMULARIOAK BETEZ  EGIN BEHARREKO URRATSAK:BEHIN B...

Imagen 2024 KIROL ERREZETA

2024 KIROL ERREZETA

JARDUERA FISIKOAREN ETA OSASUNAREN BERTAKO EGITARAUAKIROL ERREZETA NORETZAT ZUZENDUTA DAGO PROGRAMA HAU?Noaingo oinarrizko eremuko mankomunitateko zerbitzu medikoek a...

Volver arriba