2026ko uztailak 1

UDA AKTIBOA – 2026KO UDAKO EGITARAUA

Foto noticia

PIRAGUISMOAREN ETA PADDLE SURFAREN HASTAPENAK MOREAN

  • Aisia-jarduera eta piraguismoan eta paddle surfean hastekoa, Iruñea Piraguismoa klubarekin elkarlanean antolatua.
  •  Antolatzaileek jartzen dute materiala.
  • Egunak:
    – 1. txanda: uztailaren 27tik 31ra, piraguekin bakarrik.
    – 2. txanda: abuztuaren 3tik 7ra, piraguekin eta paddle surfeko oholekin.
  • Adinak: 4 urtetik aurrera. 4 eta 7 urte arteko neska-mutikoek heldu batek lagunduta egin beharko dute jarduera (helduak ere izena eman beharko du jardueran).
  • Taldeak eta ordutegiak: 16 laguneko bi txanda; ordu eta erdi eguneko. 10:30etik 12:00etara eta 12:00etatik 13:30era. Izena emandakoekin talde bakarra osatzen bada, jarduera 10:30etik 12:00etara egingo da.
  • Plaza-kopurua gehienez txandako: 32 (16ko bi taldetan). Gutxieneko kopurua txandako: 8.
  • Prezioa erroldatuentzat: 20 € txanda bakoitza.
  • Prezioa erroldatuta ez daudenentzat: 40 €
    txanda bakoitza. Beriainen erroldatuta ez daudenak, hasiera batean, itxaron-zerrendan egongo dira, plaza librerik badagoen ikusi arte.
  • Izena emateko prozedura:

 

 

  • Ordainketa, txartelarekin.
  • Izena emateko egunak: uztailaren 23a arte, osteguna, aurreneko txandarako, eta uztailaren 30a arte, osteguna, bigarren txandarako.
  • Materiala: ur-botila, bainujantzia, bustitzeko moduko oinetakoak eta elastikoa, aldatzeko oinetakoak eta arropa, eskuoihala, krema, txanoa eta betaurrekoak.

 



 

 

2026KO IGERIKETA-KANPAINA

  • Igerilekuetan abonatuta egotea ezinbestekoa da.
  • Adinak: 3 urtetik aurrera (heldu batek lagunduta).
  • Txandak: 10 eguneko bi txanda.
    – Lehen txanda: uztailaren 20tik 31ra, astelehenetik ostiralera.
    – Bigarren txanda: abuztuaren 3tik 14ra, astelehenetik ostiralera.Es necesario estar abonado a las piscinas.
  • Ordutegiak: 11:00etatik 14:00etara, talde-kopuruaren arabera.
  • Prezioa txandako: 20 €. Ordainketa, txartelarekin.
  • Igeriketa-kanpainaren amaierako jaia: lehiaketak eta puzgarria. Abuztuaren 19an, asteazkena.
  • Izen-emateak:

 

Aurreneko txanda uztailaren 16a arte, osteguna.

Bigarren txanda uztailaren 30a arte, osteguna.

Txartelarekin ordaindu behar da, izena emateko unean.

Egun horietatik aurrera, jada eratuta dauden taldeetan plazarik badago bakarrik onartuko dira ikasleak.

Oharra: uztailaren 18an eta abuztuaren 1ean, igerilekuetako iragarki-tauletan, txanda bakoitzean izena emandakoen zerrenda eta eskola-ordutegiak kaleratuko dira.

 



 

 

EZAGUTU MODAKO KIROLA!!! PICKLEBALLEAN HASTEKO JARDUERA

  • 5 eguneko jarduera, astelehenetik ostiralera.
  • Lekua: igerilekuetako kirol-pista.
    • 1. txanda: uztailaren 20tik 24ra.
    • 2. txanda: abuztuaren 10etik 14ra.
  • Adinak: 7 urtetik aurrera.
  • Ordutegiak:
    10:00etan, 7 eta 11 urte artekoentzat.
    11:00etan, 12 urtetik aurrerakoentzat.
    Ez badago parte-hartzaile nahikorik bi talde egiteko, talde bakarra egingo da eta 10:00etan ariko da.
  • Prezioa txanda bakoitzeko: 15 €.
  • Parte-hartzaileak, gutxienez: 6 pertsona.
  • Parte-hartzaileak, gehienez: 16 pertsona.
  • Izen-emateak:

 

  • Aurreneko txanda uztailaren 16a arte, osteguna. Bigarren txanda abuztuaren 6a arte, osteguna.
  • Materiala, antolatzaileen kontura.

 

 

 



 

KIROLDEGIKO JARDUERAK, ABUZTUAN

  • Tono fit-a. Abuztuko astelehen eta asteazkenetan, 19:00etan.
  • Yoga. Abuztuko astearte eta ostegunetan, 19:00etan.
  • Gutxienez 8 laguneko taldeak.
  • Prezioa: 20 €.
  • Izena emateko prozedura:

webgunean, uztailaren 30a arte, osteguna.

 

 



 

KALEKO ARTEAK 2026

  • Egunak: abuztuaren 26tik 30erako astea.
  • Gozatu kaleko arte desberdinez Beriainen, adibidez, umoreaz, malabarez, akrobaziez eta musikaz. Zain izango gaituzu!!
  • Oharra: aurrerago kaleratuko da informazioa.

 



 

PRESTA ZAITEZ EKLIPSERAKO!!

  • Mintzaldia eta ondorengo eguzki-behaketa, Astronomiako Nafarroako Elkartearekin.
  • Eguna: abuztuaren 4a, asteartea, 18:00etan.
  • Lekua: Beriaingo kultura-etxea.
  • Izen-emateak:

  • Doako jarduera.
  • Parte-hartzaileak, gehienez: 40.

 

 



 

GAZTE UDA 2026

  • Uztailak 26. Abentura anitz. Arroila-jaitsiera Arandarin, Burgin.

  • Trekkinga eta arroila-jaitsiera.
  • 16 urtetik 30era, bi adin horiek barne.
  • Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea.
  • Adingabeek familia-baimena sinatuta edukitzea ezinbestekoa da.
  • Plaza mugatuak, eta izen-emateak

  •  Prezioa, 12 €, jarduera, materiala eta garraioa barne.
  • Material egokia eramatea ezinbestekoa izango da, eta bazkaria norberak kudeatu beharko du.

 


 

  • Abuztuak 7.

  • Jaia Beriaingo udal-igerilekuetan.
  • Puzgarriak eta koltxonetak uretan, jokoak, zuzeneko ikuskizuna; festa, party Xabier Artiedarekin.
  • Musika zuzenean eta bainua gauean.
  • Bazkideentzako ekitaldia, eta eguneko sarrerak hartu ahal izango dira, prezio murriztuekin, bazkide ez diren gazteentzat.

 


 

  • Abuztuak 9. Abentura anitz Estellerrian.

    Kirol- eta ur-jarduera gazteentzat.

  • Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea. 16 urtetik 30era, bi adin horiek barne.
  • Adingabeek familia-baimena sinatuta edukitzea ezinbestekoa da.
  • Plaza mugatuak, eta izen-emateak webgunean.

  • Prezioa, 12 €, jarduera, materiala eta garraioa barne.
  • Material egokia eramatea ezinbestekoa izango da, eta bazkaria norberak kudeatu beharko du.

 


 

 

  • Abuztuak 22:

    Beriaingo Koadrilen Eguna.

  • Pankarten lehiaketa, bazkari autogestionatua, bazkalondo girotua, jarduera antolatuak eta musika gauean.
  • Antolatzaileak, Beriaingo Gazte Mugimendua eta Gazteria Arloa.

 


 

  • Abuztuak 28, ostirala. DESFASE ihes-gela,

  • taldeka- koadrilaka.
  • Joko kooperatiboa da, ginkana bat non probak gainditu behar diren, kodeak edo enigmak deszifratu giltzarrapoak, maletak… irekitzeko.
  • Bidaia bat proposatu nahi dizuegu mundu batera, non lagun-talde bat festan dabilen, non erabaki garrantzitsuak hartzen diren, adibidez, abstinentzia,
    substantziak erabiltzea edo gehiegi erabiltzea eta haien ondorioak.
  • Eta zuk nola hartzen dituzu zure erabakiak? Kooperazio eta komunikazio maximoko proba bat da. 15 urtetik aurrera (15 urteak beteta).
  • Ordutegiak eta izen-emateak 6-8 lagunen taldeen arabera; 17:00, 18:30, 20:00 eta 21:30.
  • Izen-emateak

 

  • Lekua: Gaztelekua.
  • Antolatzaileak: Beriaingo Udaleko Gazteria Arloa eta Beriaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren Komunitate Esku-hartzerako

 


 

  • Abuztuak 30. Bisita Sendaviva parkera.

  • 15 urtetik 30era, bi adin horiek barne.
  • Adingabeek familia- baimena sinatuta edukitzea ezinbestekoa da.
  • Plaza mugatuak

  • Prezioa, 12 €, jarduera, materiala eta garraioa barne.
  • Jarduerarako arropa, oinetako eta material egokiak eraman beharko dira.
  • Ezin da kanpoko janaria sartu parkean.
  • Menua ez dago prezio horren barnean. Izena ematen dutenei informazio gehiago emango zaie.

 


 

  • Irailak 13. Surfaren hastapenak.

  • 16 urtetik 30era, bi adin horiek barne.
  • Adingabeek familia- baimena sinatuta edukitzea ezinbestekoa da.
  • Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea.
  • Plaza mugatuak,eta izen-emateak

 

  • Prezioa, 12 €, jarduera, materiala eta garraioa barne.
    Jarduerarako arropa, oinetako eta material egokiak eta janaria eraman beharko dira.

 


 

Beste proposamen eta ekimen batzuetarako, jarri harremanetan Beriaingo Udaleko gazteria-teknikariarekin, beriain@juventud.es helbide elektronikora idatzita.
Argibide gehiago eskatzeko: juventud@beriain.es / beriain@beriain.es eta 948 31 02 88
Izena emateko eta programatutako txangoak ordaintzeko: www.beriain.es

 

 

Argibideak eta izen-emateak www.beriain.es webgunean
Kirol-jarduerak:
607 87 83 78 – mperez@beriain.es
Gazteentzako jarduerak:
648 87 86 32 – juventud@beriain.es

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen IGERILEKUAK 2026

IGERILEKUAK 2026

INSKRIPZIOAK 2026 IZEN EMATEAK EKAINAREN 2TIK AURRERA EGINGO DIRA, WEBGUNEAN IZENA EMATEKO FORMULARIOAK BETEZ  EGIN BEHARREKO URRATSAK:BEHIN B...

Imagen 2025 KIROL ERREZETA

2025 KIROL ERREZETA

JARDUERA FISIKOAREN ETA OSASUNAREN TOKIKO PROGRAMAKIROL ERREZETA ZEIN PERTSONARENTZAT DA PROGRAMA HAU?Noaingo oinarrizko eremuko mankomunitateko zerbitzu medikoak dir...

Volver arriba