2021eko azaroak 5

INDARKERIA BAKARRA, MILAKA ITXURA

Foto noticia

Beriaingo Udalaren osoko bilkurak adierazpen instituzionala onartu du ostegun honetako osoko bilkuran, azaroaren 25a Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta. Helburua da gai honen inguruko sentsibilizazioan aurrera egitea eta gure herriak eta hiriak berdintasunezkoagoak eta emakumeentzako indarkeriarik gabekoak izan daitezen, edozein modutan, lan egiten jarraitzeko beharra agerian uztea.

Gure udalerriak funtsezkoak dira berdintasunaren aldeko lanean; gizarte bidezkoagoak, berdintasunezkoagoak eta demokratikoagoak lortu nahi baditugu, zalantzan jarri behar dugu, eta emakumeenganako diskriminazio eta indarkeria mota guztiak saihestu.

 

 

AZAROAREN 25eko ADIERAZPEN INSTITUZIONALA
Indarkeria bakarra, milaka itxura

 

1999an Nazio Batuen Batzarrak azaroaren 25a Emakumeen aurkako edozein indarkeria mota
deuseztatzeko nazioarteko Eguna deklaratu zuenetik, indarkeria horren egiturazko izaera
agerian jartzen jarraitzen dugu. Izan ere, horrela bakarrik uler dezakegu haren konplexutasuna
eta hura ezabatzeko erantzun egokiak ezarri. Emakumeen aurkako indarkeriak haien giza
eskubideak urratzen ditu eta horregatik emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat
eraikitzeko betebehar legal, politiko eta etikoa dugu.

Egitura patriarkalak emakumeen eta gizonen arteko desberdinkeria birsortu eta sakontzen du,
eta horrela, indarkeria matxista berresten du. Horrek behartzen gaitu emakumeen aurkako
indarkeria ahalbidetu eta normalizatzen duten kulturalki eraikitako praktikak berraztertzera,
hala nola, genero-rol eta -estereotipoak; izan ere, indarkeria horrek badu generorik, eta
gizonek erabiltzen dute emakumeen aurka.

1.113 emakume, hori da 2003tik –Espainian erregistro ofizialak dauden urtetik– erail dituzten
emakumeen kopurua. Baina kopuru horrek soilik bikotekide edo bikotekide ohien
testuinguruan ematen den indarkeria islatzen du, eta beste errealitate batzuk ezkutatu eta
beste indarkeria mota batzuk ikusezin bihurtzen ditu, hala nola, sexu-indarkeria eta
adingabeek jasandako indarkeria. 42 haur erail dituzte indarkeria bikarioa deitutakoaren
ondorioz.

Kopuru horiek izebergaren tontorra baino ez dira, eta soberan dakigu datu horiek emakumeen
aurkako indarkeriaren forma agerikoena baino ez digutela erakusten. Izan ere, kopuru horien
atzean emakumeak eta neskak baitaude, beste indarkeria-mota askori aurre egiten, horietako
batzuk eguneroko testuinguruan ikusezinak eta normalizatuak: indarkeria psikologikoa, sexuindarkeriaren
adierazpen ezberdinak, indarkeria instituzionala, indarkeria ekonomikoa eta
indarkeria sinbolikoa, besteak beste. Indarkeria esparru guztietan ematen da, publikoetan zein
pribatuetan, eta gizarte-klase zein testuinguru kultural guztietan.

Horregatik guztiagatik, azaroaren 25ean arreta jarri nahi dugu indarkeria matxistaren
egiturazko izaeran, indarkeria hori mila modu desberdinetan adierazten baita, eta horren
aurrean, gizarte- eta kultura-aldaketak sustatzeko esku hartzen jarraitzeko beharrean,
emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreala eta eraginkorra helburu hartuta, hori
desagerrarazteko bide bakarra baita. Izan ere, indarkeria denon ardura da eta denoi eragiten
digu, emakumeei zein gizonei.

Horregatik guztiagatik, adierazpen hau bultzatzen dugun Tokiko Entitateek honako hau
adierazten dugu:

  • Gure arbuioa emakumeen aurkako indarkeria-mota ororekiko, edozein arlo eta
    testuingurutan.
  • Gure konpromisoa tokiko entitateen agenda politikoan emakume eta neskatoen
    indarkeriarik gabeko bizitza bizitzeko eskubidea bermatzen duten neurriak
    txertatzeko, emakumeen kolektiboekin eta kolektibo feministekin eta herritarrekin
    elkarlanean. Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egiteko apirilaren 10eko,
    14/2015 Foru Legean eta legearen Ekintza Planean jasotako betebeharrak tokiantokian
    betetzea bermatuz, eta baita baliabide ezberdinen arteko tokiko
    koordinazio-protokoloak, indarkeria matxistekin lotutako araudia berriak eta
    Estatuko Itunaren eguneraketa ere.
  • Gure konpromisoa emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko jarduketak
    koordinatzeko tokiko protokoloak bermatzeko, eta sentsibilizazioan, prebentzioan,
    arretan, esku-hartzean eta erreparazioan lanean jarraitzeko.

Halaber, herritar guztiak gonbidatzen ditugu emakumeen aurkako indarkeria deuseztatzeko euren konpromisoa erakusten jarraitzera, eta azaroaren 25aren inguruan Nafarroako udalerri
eta lurralde ezberdinetan antolatzen diren jardueretan parte hartzera.

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen BERIAINGO KABALGATAREN BATZORDEA

BERIAINGO KABALGATAREN BATZORDEA

 ANIMATZEN ZARA 2024ko KABALGATA PRESTATZEN LAGUNTZERA?   BATZORDEAN JENDE GEHIAGO BEHAR DUGU EKARPENAK EGITEN, HALAKO EGUN BEREZI BAT AURRERA ATERATZEKO.....

Volver arriba