2022ko ekainak 7

IGERILEKUAK 2022

Foto noticia

 

INSKRIPZIOAK

Ekainaren 1etik aurrera Igerilekuetako abonamenduak lortzeko, orri honi dagokion inskripzio-formularioa bete beharko da: https://piscinas.beriain.info

Ordainketa banku-txartelarekin egingo da, ordainketa-pasabidearen bidez, izena emateko unean.

Instalaziora sartzeko ezinbestekoak diren herritarren txartelak izena eman edo agiriak aurkeztu eta hurrengo lanegunean aktibatuko dira, tarifa bereziak dituzten abonuen kasuan.

Igerilekuetako atezaintzan eta udal-bulegoetan ez da abonurik egingo.

Eguneko sarrerak abonatuei bakarrik salduko zaizkie, eta banku-txartelarekin bakarrik ordaindu ahal izango dira.

IREKIERA-DATA: 2022KO EKAINAK 11

ITXIERA-DATA: 2022KO IRAILAK 11

 

TARIFAK

2022 TARIFAK ORRI HONETAN IKUS DITZAKEZU:    https://piscinas.beriain.info/abono-piscinas/tarifas-de-abonos-2022/

Abonuetan tarifa murriztuak edo deskontuak jaso nahi dituzten pertsonek, abonamenduaren zati bat itzultzeko eskabidea eta itzulketa hori egiteko eskubidea ematen dion egoera egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dituzte, helbide honetan: «piscinas@beriain.info».

ITZULKETA ESKATZEKO INPRIMAKIA: Solicitud devolución parcial abono piscinas(46,4 KB)

ERRENTAGATIKO DESKONTUAK: DESCUENTOS PISCINAS RENTA 2021 (198 KB)

GURASO BAKARREKO FAMILIAREN EGIAZTAGIRIA: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/8356/Acreditacion-de-familia-monoparental

GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMAREN EGIAZTAGIRIA: https://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/1720/Reconocimiento-de-victima-de-violencia-de-genero

ORDUTEGIA

INSTALAZIOA: 11: 00etatik 21: 00etara

BAINUA: 11: 30etik 20: 45era

ASKALDEGIA: 13: 00etatik 16: 30era eta 18: 30etik 20: 30era. Hitzordua igerilekuko atezaintzan eta mahaia esleituta.

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen UDAKO JARDUERAK 2022

UDAKO JARDUERAK 2022

ALDEZ AURRETIK ORDAINDU BEHARREKO JARDUERAK PIRAGUISMOAREN ETA PADDLE SURFAREN HASTAPENAK LA MOREAN PIRAGUISMOAREN ETA PADDLE SURFAREN HASTAPEN- ETA AISIALDI-JARDUERA, IRU...

Imagen Hobekuntzak igerilekuetan

Hobekuntzak igerilekuetan

Beriaingo Udalak lanean jarraitzen du gure herriko azpiegiturak eta instalazioak hobetzeko eta egokitzeko. Inbertsio ekonomiko handia egin du igerilekuak ponpatzeko eta ara...

Volver arriba