2025 KIROL ERREZETA
JARDUERA FISIKOAREN ETA OSASUNAREN TOKIKO PROGRAMAKIROL ERREZETA ZEIN PERTSONARENTZAT DA PROGRAMA HAU?Noaingo oinarrizko eremuko mankomunitateko zerbitzu medikoak dir...

2014an, Iruñerriko Mankomunitateak helburutzat hartu zuen 2030erako karbono-neutraltasuna lortzea. Neutraltasun hori lortzeko, plan bat egin zen, eta plan horretako jarduketen artean dago, besteak beste, Eskualdeko Hiri Garraioko zerbitzuaren flota deskarbonizatzea.
Hamar urte geroago, gutxiago kutsatzen duten energiak progresiboki sartzen joateak eta eraginkorragoak diren jardunbideak gauzatzeak ahalbidetu du emaitza hauek lortzea:
Denbora honetan, Mankomunitateak esperientziak eta proiektuak partekatu ditu beste erakunde batzuekin, eta, beste ekimen batzuen artean, STARDUST izenekoan parte hartu du. Hain zuzen ere, Europar Batasunaren proiektua da, I+G+b arloko elkarlan-esparrua eskaintzen duena, karbonoan oinarritutako hiriak hiri adimendunak, oso eraginkorrak eta pertsonen ongizatera bideratutakoak bihurtzeko.
Esperientzia honen esparruan, Eskualdeko Hiri Garraioaren linea oso bat elektrifikatu da, 9. linea, osorik elektrifikatu den lehen linea.
Jarraitu beharreko bidea. Gure misioa pertsonak eta tokiak lotzea da, eta modu iraunkor batean egitea, geroko belaunaldiengan pentsatuta. Asmo handiko helburua da, eta klima-aldaketaren egoera honetan herritarren babesa behar du, pertsonekin, hiriekin eta ingurumenarekin errespetuzkoak diren garraiobideak erabiltzeko eta haiei prestigioa emateko.
Billabesaz,
egun oroz energia hobearekin

JARDUERA FISIKOAREN ETA OSASUNAREN TOKIKO PROGRAMAKIROL ERREZETA ZEIN PERTSONARENTZAT DA PROGRAMA HAU?Noaingo oinarrizko eremuko mankomunitateko zerbitzu medikoak dir...
Proposamen irabazlea IKASTETXEKO PATIOA HOBETZEA da.Eskerrik asko parte hartzeagatik. Aurten 536 pertsona izan gara.Bozketei buruzko informazio gehiago nahi izanez ger...
Beheko botoiaren bidez egin dezakezu, maiatzaren 24ko 23:59ra arte.Edo, nahiago baduzu, larunbatean 10:00etatik 13:00etara egongo gara zure zain, Larre plazan, zure botoa ...