AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK 2026 – BOZKETAK
Bozka dezagun!Partaidetzazko aurrekontuen proposamen gogokoena bozkatzeko unea da. Udalerriko 16 urtetik gorako pertsona bakoitzak botoa eman dezake Udalak ideia hauetako ...
Ideia bila gabiltza. Zer proposatzen diguzu?
Aurten ere, Beriaingo Udalak udalerriko bizimodua hobetzen lagunduko duten proposamenak planteatzera gonbidatzen zaituzte.
30.000 euro ditugu aurten.
Zer?
Edozein proposamen interesatzen zaigu
Garrantzitsua, errealista, zehatza eta ebaluagarria izatea.
.. Udal-eskumen bati buruzkoa izatea: lorategiak, parte-hartzea, kirola, kultura, hirigintza, ondarea, ingurumena, berdintasuna, gazteria, adinekoak…
Parte hartzeko oinarriak betetzen dituena
….Eta ez gainditu erabilgarri dagoen gehienezko aurrekontua.
Nork aurkeztu ditzake proposamenak?
Beriainen erroldatuta dagoen 16 urtetik gorako edozein pertsona.
Udalean erregistratutako edozein elkartek.
Nola?
Zerbait proposatu nahi duzu, ideia interesgarriren bat duzu iradokitzeko?
Hainbat bide erabil ditzakezu horretarako:
Esteka honetan aurkituko duzun web galdetegia betez edo QR kodea klikatuz:
https://forms.gle/mLRfKJ8AQASVEKtv6

Inprimakia egoitza elektronikoaren bidez edo paperean betez, udaletxean bertan.
Noiz?
Zure proposamenen zain gaude apirilaren 29ko 15: 00ak baino lehen.

Udalerri hobe baterantz elkarrekin pentsatuz.

Bozka dezagun!Partaidetzazko aurrekontuen proposamen gogokoena bozkatzeko unea da. Udalerriko 16 urtetik gorako pertsona bakoitzak botoa eman dezake Udalak ideia hauetako ...
Beriaingo Udalak, NASUVINSArekin lankidetzan, erabilera lagatzeko babes ofizialeko kooperatiba eratzeari buruzko hurrengo bileran parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak. ...
AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK 2026 Ideiak bilatzen dira... zer proposatzen diguzu? Aurten ere, Beriaingo Udalak udalerriko bizimodua hobetzen lagu...