
2021 Beriaingo Eguberriak

2021 Beriaingo Eguberriak
Beriaingo Udalak COVID pandemiaren bilakaera ikusita eta ekitaldiak antolatzen dituzten erakundeekin koordinatuta, hartu diren eta 2021eko Gabonetako Programan eragina duten erabakiak jakinarazten ditu.
- Ostegunerako, hilak 23, programatutako Gabon Flamenkoen Erronda bertan behera uztea, talde antolatzaileak gaixotasun kasuak baititu.
- Olentzero estatikoa egitea (ibilbiderik gabe) Larre Plazan ostiralean, hilak 24.
- Hilaren 27an eta 29an Kultur Etxean programatutako proiekzioak bertan behera uztea.
Pandemiaren bilakaeraren arabera, hartzen diren erabakien berri emango da.
Beriaingo Udalak egoera horri aurre egiteko argitaratutako gomendioei men egiteko eskatzen die herritar guztiei, bakoitzaren erantzukizuna eskatuz, gure herriko bizitza soziala eta kulturala lehenbailehen normalizatzeko.
Jai zoriontsuak guztientzat
DESKARGATU LIBURUXKA OSOA HEMEN..
NOTICIAS RELACIONADAS


CAP ETA BUS(D) PRESTAKUNTZA
CAP eta BUS txartelerako prestakuntza (D)Betekizunak:Motibazioa; horretaz lan egiteko egin nahi izatea. B1 gidabaimena izatea. Langabetuak...

BERIAINGO KABALGATAREN BATZORDEA
ANIMATZEN ZARA 2024ko KABALGATA PRESTATZEN LAGUNTZERA? BATZORDEAN JENDE GEHIAGO BEHAR DUGU EKARPENAK EGITEN, HALAKO EGUN BEREZI BAT AURRERA ATERATZEKO.....