Armarria

Beriaingo Udalaren armarria nahiko modernoa da, XX. mendeko 70eko hamarkadakoa izan daitekeelarik. Diseinuan José Luís Ramírez Armendariz jaunak parte hartu zuen.

Armarri honek, hasiera batean Beriaingo Kontzejuak, Beriain Galar zendeako Udaletxekoa izatearen jatorria gogorarazten du, Galar zendeako elementu adierazgarriak jasoz (eguzkia eta gari galburuak), gure herriaren garapen industrialarekin, Potasas de Navarra, S.A.ren etorrerarekin 1963 inguruan hasitakoa (mineral garraiorako dorre bat irudikatuta agertzen da, eta engranaje makina).

1997an armarriaren “modernizazio” txiki bat egin zen, gaur egun ezagutzen ditugun koloreak eta forma emanez.

Volver arriba