Datu interesgarriak

  • Kategoria administratiboa: Udalerria.
  • Barruti judiziala: Iruña.
  • Merindadea: Iruña.
  • Eskualde geografikoa: Iruñerria.
  • Biztanleria, 2015eko urtarrilaren 1ean: 3.889 biztanle.
  • Azalera: 5,3 km².
  • Altitudea: 493 metro.
  • Iruñerainoko distantzia: 9,5 km.
  • Komunikazioak: N-121 errepidea gurutzatzen du bere udal mugapea, N-240 (A-21) eta AP-15 errepideak oso hurbil dituela, bai eta RENFEren merkantzia-terminala, Iruña-Noain aireportua eta Garraioaren Hiria ere.
  • Geografia: Beriaingo udalerria Nafarroako erdialdean dago. Galar Zendearekin egiten du muga (iparraldean, Getze Galarko kontzejuak; mendebaldean, Ezkirozko eta Subitzako kontzejuak; hegoaldean, Olatz-Subitzako kontzejua). Noain-Elortzibarko Udalarekin (iparraldean, Noaingo Kontzeju ohia -gaur egun Udalaren hiriburua-; ekialdean, Imarkoaingo eta Orizko kontzejuak). Eta Tiebas-Muru Artederretako Udalarekin (Tebasko Kontzejua).
  • Jentilizioa: Beriaineses.
  • Kokapena: N-121, 9. kilometro-puntua (sarrerak: 8,850 KP, eta 9,175 KP).
    • Udalaren egoitzako eraikina, itsasoaren mailatik 492,85 metrora (plaza):
      – Koordenatu geografikoa:
      – 42º 44′ 7,150″ N
      – 1º 38′ 33,848″ W
      – Koordenatu UTM-30:
      – X – 611.108
      – Y – 4.732.401
    • Larre plaza, 469,60 m. itsas mailaren gainean:
      – Koordenatu geografikoa:
      – 42º 44′ 25,252″ N
      – 1º 37′ 59,606″ W
      – Koordenatu UTM-30:
      – X – 611.878
      – Y – 4.732.972
  • Udala: Beriain Galar Zendeako Kontzeju izan zen 1992 arte, ekainaren 15eko 222/92 Foru Dekretuaren bidez banandu eta 1992ko ekainaren 29ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Volver arriba