KIROL ETA KULTUR JARDUEREN PROGRAMA 2016-2017

kirol-elkartea

2016/09/27tik 2016/09/30era arte (egun hori barne), irekita egongo da 2016/2017 ikasturtean kultura- eta kirol-jardueretan izena emateko epea.

Beriain 2016-17 jardueren programa (358 KB)

IZENA EMATEKO PROZEDURAPrograma actividades 2016-17

KIROLDEGIKO IKASTAROAK

Izen-ematea telefonoz egin behar da 012 INFOLOCAL herritarrentzako arreta-zerbitzuan. Deiaren unean, jarduera ordainduko da TARJETA BANKARIAN zordunduta, eta interesdunaren datu pertsonalak ere eman beharko dira.

KULTUR IKASTAROAK

Aldez aurreko izen-ematea egingo da udal kiroldegian, eta, ondoren, behin betiko izen-ematea egiteko adina parte-hartzaile dituzten ikastaroen berri emango zaie interesdunei, bai eta dagokien ordainketa eta hasierako eguna ere. Ikastaroak gutxienez 12 pertsonarekin jarriko dira martxan.

BESTE IKASTARO ETA JARDUERA BATZUK

Kirol-eskolek, klubek eta herriko beste elkarte edo talde batzuek eskainitako jardueretan izena emateko, erakunde horietako ordezkariekin harremanetan jarri beharko da.

HASIERA-DATA

Kiroldegiko udal ikastaroak 2016/10/03an hasiko dira, kultur ikastaroen hasiera jarduera baieztatzen denean jakinaraziko zaie parte-hartzaileei.

Volver arriba