Industria-Poligonoa
Beriaingo industria- eta zerbitzu-ehuna udalerriko zenbait poligonoren artean banatzen da, bai eta bi hiriguneen artean ere, eta Iruñerriaren barruko industria-gune garrantzitsu bihurtzen du udalerri hori.
Industrialde garrantzitsuena Morea Sur da (81 enpresa erroldatuta), Morea iparraldeak 30 enpresa ditu, Errekaldea 20 enpresa eta Meseta de Salinas-Gezaurre 9 enpresa ditu erroldatuta. Alde zaharrean beste bi industria agertzen dira.
121 errepide nazionala Beriaindik igarotzeak, A 15 autobidearen hurbiltasunak eta Garraioaren hiriarekiko hurbiltasunak leku estrategiko pribilegiatu batean jartzen dituzte poligono horiek errepide bidezko komunikazioei dagokienez.
Bi hiriguneetan daude herritarren egunerokotasunerako funtsezkoak diren zerbitzu gehienak, eta mota guztietako 30 saltoki inguru daude.
Era berean, Beriain nekazarien lurraldea izan da tradizionalki. Labore nagusia zereala izan da, batez ere garia, garagarra eta oloa, baina, gainera, lurraren zikloak aprobetxatuz, ekilorea, zainzuria, koltza eta ilarra erein dira.
Nekazaritza estentsiboa da eta, lur motari eta klimari esker, kalitate bikainekoa da Iruñerriaren barruan.
Gaur egun, nekazaritza-ekoizpena tokiko kooperatiba bati esker antolatzen da, eta kooperatiba horrek denboran zehar iraun du, kide guztien beharrak betez. Gainera, herri-lurraren zati bat Beriaingo bizilagunei uzten zaie, etxeko baratze gisa ustiatu dezaten.