IGERILEKUETAKO ASKALDEGIA
Igerilekuak
Udal askaldegia igerilekuen instalazioaren barruan dago eta 100 pertsona inguruko edukiera du. Instalazioak baditu harraskak, ur korrontea, argiak, komunak, hozkailua eta erretegiak, erabiltzaileak parrillak eta erabiliko duen beste edozein tresna. Behar den egurra igerileku garaian erosten ahalko da, instalazioen sarreran.
ORDUTEGIA: 11:00etatik 24:00etara. Ostiral, larunbat eta jai bezperetan, 1:00ak arte.
1. IGERILEKUEN DENBORALDIAN: denboraldiko abonatuak eta egun horretako eguneko sarrera ordaindu dutenak sar daitezke. Gaueko sarrera ordaintzen dutenek 21:00etatik itxieraraino sartu ahal izango dira.
2. DENBORALDIAZ KANPO: MAIATZA ETA IRAILA: Erroldatuak sartu ahal izango dira tasa eta fidantza eskatu eta ordaindu ondoren. Askaldegia erreserbatzeko prozedura:
Erreserbak: botoi honen bidez:
Tasa: 5,00 € 10 pertsonako edo zatikiko.
Fidantza: 10,00 € 10 pertsonako edo zatikiko.
– GILTZA: Kiroldegian jasotzea NAN / AIZ / pasaportea aurkeztuta, tasa eta fidantza ordaindu ondoren. Giltza kiroldegian itzuliko da askaldegia erabili eta hurrengo lanegunean (larunbat goizean irekita dago).
– FIDANTZA ITZULTZEA: fidantzaren zenbatekoa ordaintzeko erabilitako txartelean sartuko da, giltza itzuli dela eta kalterik egin ez dela egiaztatu ondoren.