HERRI LIBURUTEGIA

Liburutegia

Biblioteca (Casa de Cultura)

INSTALAZIOAK

  • Irakurgela.
  • Ikasteko eta kontsultak egiteko gela.
  • Haurrentzako gela, ordenagailuak, eta maileguak.

ZERBITZUAK

Liburutegiak eskaintzen dituen oinarrizko zerbitzuak:

  • Informazioa eta kontsulta: liburutegiko langileek erabiltzaileei laguntzen ahal diete funtsak erabiltzen eta kontsultatzen. Liburutegiko dokumentu guztiak publikoak dira eta erabiltzaileek kontsultatzen ahal dituzte zuzenki.
  • Internet eta ofimatika: Liburutegiaren erabiltzaileek Interneten nabigatzen ahal dute. Era berean, nork bere dokumentuak egiteko eta CD-ROM formatuko informazioa kontsultatzeko ordenagailua dute eskura. Horretarako, ordua erreserbatu behar da.
  • Bideoteka eta fonoteka: Liburutegian bideoak, DVDak, eta CDak daude maileguan hartzeko.
  • Mailegua: Liburutegiaren funtsak 10.000 ale ditu maileguan ematekoak: monografiak, bideoak, CDak, CD-ROMak, eta aldizkariak. Funts honetako aleak hartzen ahal dira maileguan, kanpoan erabili ahal izateko. Erreferentzia obrak (hiztegiak, entziklopediak, etab.) ez dira liburutegitik ateratzen ahal, halabeharrez bertan kontsultatzekoak baitira. Irakurle bakoitzak gehienez 7 dokumentu izaten ahal ditu aldi berean.
    – 3 liburu, 21 egunez.
    – 2 aldizkari, 7 egunez.
    – 2 bideo, CD-ROM edo DVD, 4 egunez.

Mailegu zerbitzua erabili ahal izateko, irakurle txartela izan behar da. Txartel hau bakarra da, Nafarroako herri liburutegi guztietarako baliagarria.

Liburutegiko irakurle txartela doakoa da. Ondoko betebeharrak eskatzen dira eskuratu ahal izateko:

  • Eskabide orria bete.
  • Duela gutxi egindako bi argazki eman (txartel tamainakoak).
  • NAN aurkeztu (14 urtetik gorakoak).
  • 14 urtetik behekoek, aurrekoez gainera, gurasoen baimena ekarri beharko dute.

Ordutegia:

  • NEGUAN (irailaren 14etik ekainaren 16ra, biak barne): 14:00etatik 20:00etara.
  • UDAN (ekainaren 17etik irailaren 13ra, biak barne): 08:30etatik 14:30etara.
  • EGUBERRIAK (abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra): 8:30etik 14:30era.

Nafarroako herri liburutegien web orria.

Helbidea: San Frantzisko ingurabidea 8 p.k. 31191 Beriain (NAFARROA)

Telefonoa: 948 36 83 21

E-Posta: biblibri@cfnavarra.es

Volver arriba