PIRAGUISMOAREN ETA PADDLE SURFAREN HASTAPENAK MOREAN

2026ko uztailak 27 - 2026ko abuztuak 3

MOREAKO PUTZUA

Foto evento
  • Zenbatekoa: 20€

  • Aisia-jarduera eta piraguismoan eta paddle surfean hastekoa, Iruñea Piraguismoa klubarekin elkarlanean antolatua.
  •  Antolatzaileek jartzen dute materiala.
  • Egunak:
    – 1. txanda: uztailaren 27tik 31ra, piraguekin bakarrik.
    – 2. txanda: abuztuaren 3tik 7ra, piraguekin eta paddle surfeko oholekin.
  • Adinak: 4 urtetik aurrera. 4 eta 7 urte arteko neska-mutikoek heldu batek lagunduta egin beharko dute jarduera (helduak ere izena eman beharko du jardueran).
  • Taldeak eta ordutegiak: 16 laguneko bi txanda; ordu eta erdi eguneko. 10:30etik 12:00etara eta 12:00etatik 13:30era. Izena emandakoekin talde bakarra osatzen bada, jarduera 10:30etik 12:00etara egingo da.
  • Plaza-kopurua gehienez txandako: 32 (16ko bi taldetan). Gutxieneko kopurua txandako: 8.
  • Prezioa erroldatuentzat: 20 € txanda bakoitza.
  • Prezioa erroldatuta ez daudenentzat: 40 €
    txanda bakoitza. Beriainen erroldatuta ez daudenak, hasiera batean, itxaron-zerrendan egongo dira, plaza librerik badagoen ikusi arte.
  • Izena emateko prozedura:

 

 

  • Ordainketa, txartelarekin.
  • Izena emateko egunak: uztailaren 23a arte, osteguna, aurreneko txandarako, eta uztailaren 30a arte, osteguna, bigarren txandarako.
  • Materiala: ur-botila, bainujantzia, bustitzeko moduko oinetakoak eta elastikoa, aldatzeko oinetakoak eta arropa, eskuoihala, krema, txanoa eta betaurrekoak.

ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

Volver arriba