2026ko otsailak 7

ETXEBIZITZEN KOOPERATIBA – OTSAILAREN 16ko BIGARREN BILERA

Foto noticia

Beriaingo Udalak, NASUVINSArekin lankidetzan, erabilera lagatzeko babes ofizialeko kooperatiba eratzeari buruzko hurrengo bileran parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak.

Otsailaren 16an, astelehena, izango da, 18:00etan, Kultur Etxean.

Informazio berria emateko, sortu diren zalantzak argitzeko eta kooperatibaren hurrengo eraketari begira gai batzuetan aurrera egiteko aprobetxatuko dugu.

Interesa baduzue eta oraindik galdetegia bete ez baduzue, hori egitera animatzen zaituztegu. Informazio horrek zuen beharren arabera aurrera egiten lagunduko digu.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba