AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK 2026 – EMAITZAK
Badugu 2026ko aurrekontu parte-hartzaileen emaitza! Proposamen irabazlea honako hau da: "JUBILATUEN KLUBA" TABERNAKO SUKALDEA HANDITZEA ETA SABAIA ZELULOSAREKIN ISO...

Beriaingo Udalak herritarren partaidetzarako gune berri bat jarri du martxan: Haurren Partaidetzarako Foro Iraunkorra. Haurtzarotik herritartasun parte-hartzailea eratu eta etorkizuneko liderrak sortu nahi dituen tresna, lankidetzan egindako lanaren ikuspegitik.
JATORRIA
Foroa Beriaingo Partaidetzarako Plan Estrategikotik dator eta Nafarroako Gobernuaren babesa eta laguntza du.

HELBURUAK

LANKIDETZA-EREDU BAT
Udala eta Beriaingo Ikastetxe Publikoa proiektuan inplikatu dira eta aktiboki laguntzen dute. Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako irakasleak eta ikasleak lanean ari dira Beriainen hobekuntza-premia nagusiak ekartzeko, eztabaidatzeko eta aztertzeko. Udaleko Parte-hartze Batzordea, ikastetxeko zuzendaritza-taldea eta parte hartzeko teknikaria buru direla.

AURRERAPENAK
2022an Foroaren diseinua landu da eta 2023an lehen urratsak eman ditugu. Hainbat prestaketa jardunaldiren ondoren, non 52 ideia proposatu ziren udalerria hobetzeko, ekainaren 7an lehenengo OSOKO BILKURA egin zen. Bertan, gainerako kideen ordezkari diren 14 neska-mutilek 4 proposamen aurkeztu zizkieten zinegotziei.

PROPOSAMENAK

ETORKIZUNA
Lehenengo bi proposamenak Udalak onartu ditu, eta gainerakoak batera landuko dira horien egokitasuna baloratzeko.
Udaren ostean aurrera egingo da udazkenean egingo den osoko bilkuran.
BERIAINGO HAUR FOROAREN OINARRIAK


Badugu 2026ko aurrekontu parte-hartzaileen emaitza! Proposamen irabazlea honako hau da: "JUBILATUEN KLUBA" TABERNAKO SUKALDEA HANDITZEA ETA SABAIA ZELULOSAREKIN ISO...
5. urratsa: TALDE ERAGILEAREN LEHEN BILERA.Martxoaren 10ean antolatu zen Talde Eragilearen lehen bilera.Etxebizitza-kooperatiba bateko talde eragilea...
Bozka dezagun!Partaidetzazko aurrekontuen proposamen gogokoena bozkatzeko unea da. Udalerriko 16 urtetik gorako pertsona bakoitzak botoa eman dezake Udalak ideia hauetako ...