AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK 2026 – EMAITZAK
Badugu 2026ko aurrekontu parte-hartzaileen emaitza! Proposamen irabazlea honako hau da: "JUBILATUEN KLUBA" TABERNAKO SUKALDEA HANDITZEA ETA SABAIA ZELULOSAREKIN ISO...
Ideia bila gabiltza. Zer proposatzen diguzu?
Aurten ere, Beriaingo Udalak udalerriko bizimodua hobetzen lagunduko duten proposamenak planteatzera gonbidatzen zaituzte.
30.000 euro ditugu aurten.
Zer?
Edozein proposamen interesatzen zaigu
Garrantzitsua, errealista, zehatza eta ebaluagarria izatea.
.. Udal-eskumen bati buruzkoa izatea: lorategiak, parte-hartzea, kirola, kultura, hirigintza, ondarea, ingurumena, berdintasuna, gazteria, adinekoak…
Parte hartzeko oinarriak betetzen dituena
….Eta ez gainditu erabilgarri dagoen gehienezko aurrekontua.
Nork aurkeztu ditzake proposamenak?
Beriainen erroldatuta dagoen 16 urtetik gorako edozein pertsona.
Udalean erregistratutako edozein elkartek.
Nola?
Zerbait proposatu nahi duzu, ideia interesgarriren bat duzu iradokitzeko?
Hainbat bide erabil ditzakezu horretarako:
Esteka honetan aurkituko duzun web galdetegia betez edo QR kodea klikatuz:
https://forms.gle/mLRfKJ8AQASVEKtv6

Inprimakia egoitza elektronikoaren bidez edo paperean betez, udaletxean bertan.
Noiz?
Zure proposamenen zain gaude apirilaren 29ko 15: 00ak baino lehen.

Udalerri hobe baterantz elkarrekin pentsatuz.

Badugu 2026ko aurrekontu parte-hartzaileen emaitza! Proposamen irabazlea honako hau da: "JUBILATUEN KLUBA" TABERNAKO SUKALDEA HANDITZEA ETA SABAIA ZELULOSAREKIN ISO...
5. urratsa: TALDE ERAGILEAREN LEHEN BILERA.Martxoaren 10ean antolatu zen Talde Eragilearen lehen bilera.Etxebizitza-kooperatiba bateko talde eragilea...
Bozka dezagun!Partaidetzazko aurrekontuen proposamen gogokoena bozkatzeko unea da. Udalerriko 16 urtetik gorako pertsona bakoitzak botoa eman dezake Udalak ideia hauetako ...