2022ko abuztuak 23

BERIAINGO UDALAREN KOMUNIKATUA

Sare sozialen bidez, Beriaingo udalerrian 2022ko irailaren 24rako antolatzen ari diren techno musikako (Schizo Fest) emanaldiari buruzko informazioa iritsi da Udalera.

Irailaren 24rako programatutako jarduera horri dagokionez, Beriaingo Udalak honako hau adierazi nahi du:

  1. Beriaingo Udalak ez du ekitaldi hau baimentzeko eskaerarik jaso, ez lur publikoan ez jabetza pribatuan.
  2. Beriaingo Udalak ez du ezagutzen Nafarroako Gobernuko dagokion departamentuak ekitaldi hau antolatzeko emandako baimenik.
  3. Beriaingo Udala ez da programatu den ekitaldi honen laguntzailea, eta ez du inolako baimenik eman Beriaingo armarria – Logotipoa erabiltzeko bertan parte-hartzaile gisa.
  4. Beriaingo Udalak ez du baimenik eman sarrerak kobratzeko eta bertaratutakoei kontsumizioak saltzeko jarduerarik egiteko.
  5. Beriaingo Udalak Nafarroako Gobernuko Barne Departamentuari jakinarazi dio ekitaldi bat egiteko aukera dagoela, baina horretarako ez da baimenik eskatu.
  6. Beriaingo Udalak uko egiten dio antolakuntzatik etor litekeen edozein erantzukizunari, bai eta ospakizunaren ondorioei ere

 

Beriaingo Udala

Udaletxeko plaza  s/nº

31191 – BERIAIN (Nafarroa)

(Telf.: 948 310288)

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen 2026ko UDAKO LAN ESKAINTZAK

2026ko UDAKO LAN ESKAINTZAK

SOROSLE POSTUA IGERILEKUETAN Datak (denboraldiaren hasiera/amaiera baieztatzeke): 2025/06/13tik 2025/09/13ra Titulazio ofizial hauetakoren bat izan beharko da (27/2025 FDk a...

Imagen ERALDATZEKO BOTEREA

ERALDATZEKO BOTEREA

 Berian udaberri honetan edukiontziak irekitzeko sistema berria prestatzen ari daIruñerriko Mankomunitateak informazio-kanpaina bat abiarazi du sistema berri...

Volver arriba