Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2016ko igeriketa kanpaina

Igerilekuak

INFORMAZIOA
Natacion Piscinas 2016

Beriaingo udal-igerilekuetan abonatuta egon behar da.

Adinak: 3 urtetik aurrera (heldu batek lagunduta).

Txandak: 11 eguneko bi txanda.

Lehenengo txanda: uztailaren 18tik abuztuaren 2ra (uztailaren 25ean ez dago klaserik).

Bigarren txanda: abuztuaren 3tik 18ra (abuztuaren 15ean ez dago klaserik).

Ordutegia: 10 ’30etik 14′ 00etara, talde kopuruaren eta adinaren arabera.

Txanda bakoitzeko prezioa: 20 €.

Ostiralean, abuztuak 19, Igeriketa Kanpainaren Amaierako Festa egingo da.

Izen-emateak:

Ekainaren 21etik (asteartea) 012 – 948012012 telefonoen bidez.
Izena ematerakoan txartelarekin ordaintzea.
Lehen txanda uztailaren 15era arte, ostirala.
Bigarren txanda uztailaren 29ra arte, ostirala.
Data horietatik aurrera, prestatutako taldeetan plazak badaude soilik onartuko dira ikasleak.

Oharra: uztailaren 16an eta 30ean, larunbatetan, igerilekuetako iragarki-oholetan zerrenda bat argitaratuko da, izena eman dutenen zerrenda eta eskola-ordutegiak adierazita.