Eguraldia | castellano | 2012ko maiatzaren 19a
aquí esta la fechaBeriainen sortu eta hil zen (1788-1851).
Independentzia Gerla garaian, armadan sartu zen kadete, 1810ean. Gatazkan kanpaina merezimenduak eskuratu eta, horiekin batera, gradu altuagoak, borroka anitzetan parte hartu baitzuen. 1813an Jakako ziudadela erasoan hartu zuten tropen aitzindaria izan zen. Leku hau Frantziako armadari gelditzen zitzaizkion azken gotorlekuetariko bat izan zen.
Handik zenbait urtera, Lehenengo Karlistaldian, alegia, suhartasun bera erakutsi zuen Cristinaren armadan. Iparraldeko borroka zelaian koronel aritu zen zutabe batean. Zumalakarregi jeneral karlista ospetsuaren aurka borrokatu zen.
1834an brigada-jenerala izatera heldu zen. 1836an landa-mariskal izendaturik, Córdoba jenerala ordezkatu zuen armadaren buru. Luchanako borroka ospetsua zuzendu zuen. Teniente jeneral izatera igo zuten 1837an.
Geroago, gatazkatik baztertu zuten Morella hartzeko saiakeran porrot egin baitzuen. Hala ere, handik gutxira Filipinetako gobernadore eta kapitain izendatu zuten 1840an. Bertakoen bi mugimendu garrantzitsu erreprimitu behar izan zituen, Apolinario de la Cruz izenekoa eta Samaniego sarjentuarena, hain zuzen. Gehiegizko gogortasunez bete bide zuen aipatutako ardura.
1847an Gerla bulego unibertsalaren ardura eman zioten. Senataria izan zen bi aldiz, eta bi ohore jaso zituen: San Fernandoren Gurutzea eta Isabel Katolikoaren Gurutze Handia.