Nabigazioa saltatu

Eguraldia | castellano | 2012ko maiatzaren 19a

aquí esta la fecha
Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

BERIAINgo
Udala

BITXIKERIAK

  • inprimatu
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

BERIAINGO FESTA TXIKIAK (ASTELEHEN HIRU BURU GORRI)

Duela ia 900 urte, apiril euritsuko arratsalde busti batean, hiru prelatu goren heldu ziren Beriainera. Hegoaldetik etorriak, Nafarroako Erresumako hiriburura zihoazen Basilika berriaren sagaratzean parte hartzera, bere segizioak orgei laguntzen zielarik. Lan gogorrari eutsiz, 25 urtetan eraiki zen aipatutako eliza, erregearen eta erakunde ofizialen laguntza oparoari eta eliztarren limosnei esker.

Horixe zen prelatuen asmoa. Hala ere, zeruak ez zuten bidaide zintzo izan, bidean euri-erauntsi handiak bota baitzituen. Uholde azkar batek bidaia moztu zienez, ez zuten jarraitzerik izan. Gaua eman behar izan zuten herrian. "Oh felix culpa"! Uholdeak bidea irenstea zorioneko gertakaria izan zen haiendako.

Beriaindarrek, bisita entzutetsua pozaren pozez harturik, udaberriko belar mardulez gizendutako zikiro eta bildotsik potoloenak hil eta erre zituzten afaltzeko. Bertako baratzeetako barazki freskoak, ogia, eta etxeko ardoa ere zerbitzatu zizkieten, errekiaren goarnizio gisa.

Aurreko eguneko mezaren sarrera zoragarria inspirazio iturri harturik -San Pedroren testua zuena-, bisitari jainkozale hainbat jaki gozatuko zuten gosaltzeko: ume koxkorrak bezala herriko ahuntz, ardi, eta behien esne garbia edan omen zituzten; eta, heldu gisa ederki berdindu, ogi zuria txigorturik, baratxuriz igurtzia eta oliba-olio birjinez bustia jan ondoren.

Gisa horretako harrerari esker ona erakutsi nahirik, apezpikuek ez ziren zuhurrak izan. Beriaindarrei Iruñean egin behar zuten funtzioaren azken probasaio eskainita, antzinako eliza erromanikoa handitasunez sagaratu zieten.

Erauntsia ateri eta ibaia ohiko ibilgura itzulirik, hiribururako bidaiari jarraitu eta, biharamunean katedrala sagaratu zuten prelatuek. Hauxe da ba "Astelehen hiru buru gorri" izeneko tradizioa, egundaino herriko familiek ospatu dutena.

Astelehen hiru buru gorri tradizioaren gaineko informazio gehiago (Tamaina 98Kb).

Udaletxea Plaza 1 p.k. 31191 Beriain (NAFARROA)
Tel.948 31 02 88 Fax.948 31 05 18 registroweb@beriain.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du