Nabigazioa saltatu

Eguraldia | castellano | 2012ko maiatzaren 19a

aquí esta la fecha
Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

BERIAINgo
Udala

HISTORIA

  • inprimatu
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

Beriainen jatorria ez da zehazten ahal, ezta noiz eta nola sortu zen ere. Garbi da “AIN” atzizkia duten herri anitz daudela Iruñerrian. Hizkuntza hipotesi batzuen arabera atzizki latindarra omen da, hala ere, beste datu fidagarriagorik ezean, ustezko iritzia besterik ez da.

1097an Beriain izena agertzen da historian estreinako aldiz. Leire monasterioan bildutako dokumentu baten sinatzailearen abizena aipatzen da: "Gomiz Szubiar de Beeriang", alegia. Agertu den hurrengoa 1110ekoa da, eta aurrekoa bezala, Leirekoa. Beriain herria aipatzen da izkribuan. Fortún Sanz de Yárnoz nobleak  eta Gumersinda Infantak egindako dohaintza honen arabera, Leireko monasterioari eman zizkioten Beriaingo herria eta bertako ondasun guztiak.  

Erdi Aroan Beriainen antolamendua Nafarroako Erresuma zaharreko osaketa bereko herrixka anitzen antzerakoa izan zen, hots, mahatsa eta zerealak landatzen zituen nekazari multzo bat dugu, jaun batendako lan egiten zuena. Nekazarien eta beren ondasunen jabea zen jauna. Hala ere, harreman hau galduz joan zen Behe Erdi Aroan sartu ahala. Beren buruari eta jabetzei dagokienez, askatasun handiagoa erdietsi zuten, nahiz eta hainbat betebehar eta zerga eman behar, petxa ordaintzea, besteak beste.

Ordaintzen ziren zergetatik hartutako datuak oinarri harturik, garai honen hasierako mendeetan oparotasuna eta hazkundea nabariak izan omen ziren, ia 1348a arte. Urte honetan izurri beltzak hilkortasun handia eragin zuen Europa osoan. Hortik aitzina Beriaingo familia gutxik nekez lortu zuten herria bizirik iraunaraztea. Hori dela eta, XV. mendearen hasieran desagertzeko zorian egon zen. Hala ere, egoera latza gainditurik, Aro Garaikidean sartu zen herria Erdi Aroko antzinako estatuetan gertatzen ari ziren mota guztietako aldaketetan murgildurik.  

Beriain garatu, modernizatu, eta bere administrazio egiturak sortzen joan zen, batzarra edo kontzejua esaterako, erregidoreak horien aintzirari. Horrekin batera, gizarte garapen zabalagoa izan zuen, garai eta egoera berriak gorabehera. Urteak joan, urteak etorri, XIX. mendearen hasierara heldu zen gertakizun lazgarriz zamaturik. Hortaz, oso ondorio zuzenak eragin zituzten gerlek (Independentziaren Gerlak eta Gerla Karlistek) herri ondareari galera handiak ekarri zizkioten.  

Halaber, XIX. mendean gizartea eta politika ederki aldatu ziren, Antzinako Erregimenetik Modernotasunera iraganik, erruzko aldaketak ekarri zituen prozesua garatu baitzen.  

XX. mendean aldaketa berriak izan ziren Beriainen. Gizarteari eta ekonomiari dagokienez, bizimodu nagusiak nekazaritza eta -neurri apalagoan- abeltzaintza zituen herri honetara jarduera berria heldu zen: industria, handik aitzina lurraldearen itxura aldatuko zuena.  

Nekazaritzan teknologia izugarri aitzinatu zen. Luberritzeak izateaz gainera, lurraldea berrantolatu zen, lur-zatiak bateratzearen bitartez. Bestalde, ur eta elektrizitate hornidurak jarri ziren.  

Industria alorrari dagokionez, nabarmendu behar da potasa ustiatzeko enpresa eratu zela, 50. hamarkadan aipatutako mineralaren meategi garrantzitsu bat aurkitu baitzen lurpean. Horren eskutik industria txiki batzuk heldu ziren gure herrira, gaur egungo industrialdeen jatorri. Alderdi hauek guztiak biztanleria sustatu zuten, eta, ondorioz, 1992an Beriainek erabaki zuen berezko udala izatea. Honela bereiztu zen Galarko Zendeatik, Erdi Arotik bere administrazio barrutia izan zen arren.

Udaletxea Plaza 1 p.k. 31191 Beriain (NAFARROA)
Tel.948 31 02 88 Fax.948 31 05 18 registroweb@beriain.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du