Nabigazioa saltatu

Eguraldia | castellano | 2012ko maiatzaren 19a

aquí esta la fecha
Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

BERIAINgo
Udala

PAISAIA

  • inprimatu
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

Beriaingo udal barrutiko erliebea laua eta malda handirik gabea da gehienbat. 460 eta 555 metro bitarteko altueran dago itsas mailaren gainean. 

Hala ere, ondoko lurrak menditsuagoak dira: mendebaldeko muga (Erreniega Mendien hasierakoa), hegoaldekoa (mendixka batzuk, Tiebas-Muru Arteederreta udalerria mugatzen dutenak), eta kono itxurako muino txiki bat, mugako hego-mendebaldean kokatua, 555 metroko goreneko kota markatzen duena.

Elortz ibaira isurtzen diren hainbat ibaiadar txikik zeharkatzen dute barrutia, mendeak joan, mendeak etorri, erliebea moldatu dutenak.

Udalerriko lurzoru zaharrenak Erdi Eozenokoak dira, kareharriko sorta baten itsas-jalkin batetik etorriak. Multzoak 300 metroko potentzia du. Tupak dira, harri bigunak, iragazkortasun gutxikoak.

Goi Eozenoa ere agertzen da, jatorri kontinentaleko harriak aurkitzen ahal dira. Hasieran, tupa berdin samarrek osatu zuten multzoa. Jarraian, harri hauen gainean anhidritak, gatz sodiko eta potasikoak jalki ziren, "Potasas de Navarra S.A."-k ustiatu zuen hobia eratu zutenak, hain zuzen. Eozenoko tupen gainean anhidrita maila bat dago, 1 eta 2 metro bitartekoa. Jarraian, halitazko (horma gatza) 5 eta 10 metro bitarteko maila bat eta silbinitazko 2 metroko beste bat aurkitzen dira. Honen gainean halitazko (bitarteko gatza) metro bat, eta karnalitazko 15 metro. Jarraian, halita eta buztinezko mailak txandaka (sabai gatza) agertzen dira.

Behe eta Erdi Oligozenoa udal barrutiko mendebaldean agertzen da, igeltsu eta tupak dituen lakuetako jalkin multzo sendo batean, alegia.

Azkenik, Kuaternarioa lurralde behekoenean agertzen da zertxobait (Errekaldea amildegiaren bazterretan), sendotu gabeko jalkinetan (legarrak, hareak, eta jalkinak).

Udaletxea Plaza 1 p.k. 31191 Beriain (NAFARROA)
Tel.948 31 02 88 Fax.948 31 05 18 registroweb@beriain.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du