Eguraldia | castellano | 2012ko maiatzaren 19a
aquí esta la fechaEremu batean landaredia aztertzerakoan, kontuan hartu behar da bertako landaredi potentziala, hau da, gizakiaren eragina izanen ez balitz, hazi eta egonkor iraunen lukeena. Bestalde, egungo landaredia eta lurren erabilpena aztertu behar dira, arestian aipatutakoaren aldean oso desberdinak, eragin antropikoa jaso baitute.
Beriaingo udal barrutiko landaredi potentzial gehiena submediterraneoa da, hariztiz eta ezpelez osatua (Buxo-Quercetum pubescentis). Haritz gehienak Quercus cerrioides dira, eta ondokoak dituzte inguruan: Quercus cerrioides, Buxus sempervirens, Coronilla emerus, Amelanchier ovalis, Anemone hepatica, Acer monspessulanum, Viburnum lantana, etab. Zuhaitz hostoerorkorreko basoa osatzen dute, ez oso iluna. Bertako lurzoruaren azala idortzen da denbora luzean.
Landaredi potentzialean karraskal ezpelduna gutxiago agertzen da (Quercetum rotundifoliae buxetosum). Baso mediterraneo tipikoaren eta harizti submediterraneoaren arteko trantsizio landaredi mota bat da. Zuhaitzen artean karraska da nagusi. Bere itzalpean ezpela hazten da (Buxus sempervirens), baita beste sasi hostoerorkor batzuk ere.
Haritzez osatutako landaredi potentzial batetik, lurzorua oso desberdin erabiltzen den egungo egoerara heldu gara. Hartaz, ia zuhaitz guztiak desagertu dira Beriaingo barrutian. Gutxi batzuk ikusten ahal dira; arte unada reliktikoren bat eta makal isolatu batzuk ibaien bazterretan, besterik ez. Eremu txiki batzuk basoberritu dira azken urteotan.
Nekazaritzak gehienbat erabiltzen du lurra. Lehorreko laboreak landatzen dira; zerealak eta lekadunak tarteka. Labore industrialak -koltza, esaterako- agertu dira.
Landarediari eta lurzoruaren erabilpenari dagokienez, ondoko mailak bereizten ahal dira: