Nabigazioa saltatu

Eguraldia | castellano | 2012ko maiatzaren 19a

aquí esta la fecha
Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

BERIAINgo
Udala

KOKALEKUA

  • inprimatu
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

Beriain Nafarroako erdigune geografikoan kokatuta dago, Iruñetik 10 kilometrora, hegoaldean. Ondoko mugak ditu: Noain eta Getze Iruña, iparraldean; Olatz eta Tiebas, hegoaldean; Arlegi eta Subitza, mendebaldean; eta Oritz eta Imarkoain, ekialdean.

Orografiari dagokionez, lurralde laua da. Malda leunak ditu, mendebaldean gehienbat, Erreniega mendien aldean. Itsas mailaren gainean 480 metroan dago, bataz beste.

Bi erreka ditu. Biak ondoko Subitza herritik jaitsi eta Errekaldea -Elortz ibaiaren ibaiadarra- amildegira isurtzen dira. Bion artean 550 metroko muino bat dago, "El Monte" izenekoa.

Bertako klima mediterraneo-kontinentala da. Ipar-haizeak gogor jotzen du.          

Beriaingo paisaia erabat gizatiartua dago, nekazaritza, industria, eta hirigintza jardueren ondorioz.

Udaletxea Plaza 1 p.k. 31191 Beriain (NAFARROA)
Tel.948 31 02 88 Fax.948 31 05 18 registroweb@beriain.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du