Nabigazioa saltatu

Eguraldia | castellano | 2012ko maiatzaren 19a

aquí esta la fecha
Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

BERIAINgo
Udala

KLIMA

  • inprimatu
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

Beriaingo klima deskribatzeko, Iruñeko meteorologia behatokiak hartutako datuak erabili dira, oso hurbil egoteaz gainera (10kilometrora), datu anitz baitaude.

Prezipitazioa

Batez beste, urteko prezipitazioa 800 eta 1.000 mm bitartekoa den arren, Nafarroako irregulartasunik handiena du, Iruñerriko eremu hau Nafarroa hezearen eta idorraren arteko trantsizio esparruaren ezaugarriak baititu. Urte batzuetan 450 mm egoten ahal dira, beste batzuetan, berriz, 2.000 mm.

Urtaroetako prezipitazioen balioei eta beren maximoei dagokienez, lehen maximoa neguan agertu eta urteko prezipitazio guztien %32 da. Maximo sekundario bat udazkenean egoten da, eta guztiaren %28 du. Lehen minimoa udan egoten da (%16) eta sekundarioa udaberrian (%24).

Batez beste, prezipitazio egunen kopurua 100 eta 120 bitartekoa da. Gehienak abenduko egunak izaten dira.

Tenperatura

Batez bestean, urteko tenperatura 12-13 gradu zentigradokoa da, Nafarroako Pirinioetako goialdeko lurren eta Ebroko erriberako ordokien artekoa. Nahiz eta urteen %25ean tenperatura, batez beste, 12,5 gradu ingurukoa izan, balioak anitzez gehiago aldatzen dira (10ºC eta 13,6 ºC bitarte). Hori dela eta, urtetik urtera aldaketa gehien gertatzen diren Nafarroako eremua da, kasu honetan ere. Hiru eragin nabarmenen artean kokaturik dagoenez, zenbait urtetan klima epela (ipar-ekialdearen eraginez) edo beroa (hegoaldearen eraginez) egoten da, eta beste batzuetan, aldiz, Pirinioetako klima nabaria (hotza) antzematen da.

Batez beste, neguko tenperatura (abendua, urtarrila, eta otsaila) 1,5-2 gradu zentigradokoa da, eta udako maximoa (ekaina, uztaila, eta abuztua) 25 eta 27 gradu artekoa.

Muturreko tenperatura bitartea 25 eta 27 gradukoa da, hilabeterik beroeneko maximoetatik eta hilabeterik hotzeneko minimoetatik hartua.

Izozteen iraupena oso datu esanguratsua da bioklimaren ikuspegitik. Minimoen batez besteko tenperaturak oinarri harturik, gerta daitezkeen izozte egunen kopurua kalkulatu da: 143 egun, hain zuzen ere. Halaber, minimo absolutuen batez besteko tenperaturen bidez, izozte segurua izanen den egunen kopurua: 19 egun, alegia.

Aldi hotzaren eta beroaren iraupenak kalkulatzeko, Embergerren irizpidea erabili da, klimak landarediari -eta soroei bereziki- nola eragiten dion kuantitatiboki zehazteko xedez. Aztertzen ari garen eremuan ez dago aldi berorik, bai, ordea, aldi hotza, 191 egunekoa. Aldi hotza deitzen zaio minimoen batez besteko tenperatura 7 gradu zentigrado baino gutxiagokoa den denboraldiari; tenperatura honetatik behera landareen bizia moteltzen da.

Aridotasuna

Thornthwaiteren irizpideak ezarririk, ebapotranspirazio potentzialaren (ETP) balioak kalkulatzen dira, batez besteko tenperaturaren bidez. Prezipitazioekin konbinaturik, fitxa hidrikoak egiten dira. Fitxen emaitzek ur soberakina edo defizita kalkulatzea ahalbidetzen dute, baita aridotasun indizea ere.

Beriaingo eremuan, ETP 700 mm-koa da urtean. Hilabeteko ETPren balioak eta prezipitazioak harturik, balantze hidrologikoa lortzen da. Dagokigun kasuan, ekain, uztail, abuztu, eta irailean ur defizita izanen da, gainerakoetan, berriz, soberakina.

Aridotasuna kalkulatzeko, Thornthwaite indizea erabiltzen da, ur indizea eta ETP erlazionatzen dituena, baldin eta azken hau prezipitazioa baino handiagoa bada. Iruñerrian indize hau 10 eta 20 bitartekoa izaten da.

Haizeak

Laugarren koadrantekoak nabarmentzen dira (mendebaldetik iparraldera). Ondoko frekuentzia hauetan banatzen dira: %17 mendebaldekoak, %19 ipar-ekialdekoak, eta %19 iparraldekoak.

Klimaren sailkapena

Thornthwaiteren irizpideei jarraiki, Beriaingo klima hezea mesotermikoa izeneko atalean sailkatzen ahal da. Udan ur defizit txikia du. Oraindik ere Atlantikoaren eragina duen arren, ebapotranspirazio handiagoa du eta klima hezeak (Nafarroa atlantikokoa) baino hezetasun gutxiago.

Labur esanda, Beriaingoa trantsizio klima da; itsasaldeko, mediterraneo, eta mendikoaren artekoa. Urtean aldaketak izaten ditu aipatutako klima bat edo bestearen aldera, nagusitzen den eraginaren arabera.

Udaletxea Plaza 1 p.k. 31191 Beriain (NAFARROA)
Tel.948 31 02 88 Fax.948 31 05 18 registroweb@beriain.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du