Biztanleria, 2007ko urtarrilaren 1ean: 3.525 biztanle.
Azalera: 5,3 km².
Biztanleriaren dentsitatea: 623,58 biztanle/km².
Altuera: 493 metro.
Irunerainoko distantzia: 9,5 km.
Komunikabideak:N-121 errepideak udal barrutia gurutzatzen du. N-240 (A-21) eta AP-15 errepideak, RENFEren merkantzia-terminala, Iruñea-Noaingo aireportua, eta Garraioaren Hiria oso hurbil daude.
Geografia:Beriaingo Udala Nafarroaren erdian dago. Honako muga hauek ditu: Galarko Zendea (Getze Iruña iparraldean, Ezkirotz eta Subitza mendebaldean, eta Olatz-Subitzako kontzejua hegoaldean), Noain-Elortzibarko Udala (Noaingo kontzeju zaharra -gaur egun udalerriko hiriburua- iparraldean, eta Imarkoaingo eta Orizko Kontzejuak ekialdean), eta Tiebas- Muru Artederretako Udala (Tiebasko Kontzejua).
Jentilizioa: Beriaindarrak.
Kokapena: N-121, 9. kilometroan (sarrerak: PK 8,850, eta PK 9,175).
Udalaren egoitzaren eraikina 492,85 metroan dago, itsas mailaren gainean (plaza):
- Koordenada geografikoa:
- 42º 44' 7,150" N
- 1º 38' 33,848" W
- Koordenada UTM-30:
- X - 611.108
- Y - 4.732.401
Larre plaza, 469,60 m. itsas mailaren gainean:
- Koordenada geografikoa:
- 42º 44' 25,252" N
- 1º 37' 59,606" W
- Koordenada UTM-30:
- X - 611.878
- Y - 4.732.972
Udala:Beriain Galarko Zendeako kontzejua izan zen 1992 arte. Urte horretan 222/92 Foru Dekretuak, ekainaren 15ekoak, bereizketa onartu zuen. Erabakia argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 1992ko ekainaren 29koan, 78. alean.