Nabigazioa saltatu

Eguraldia | castellano | 2010eko irailaren 9a

aquí esta la fecha
Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

BERIAINgo
Udala

AGURRA

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

Udalbatza eta Beriaingo Udaleko langileen partez ongi etorri guztion atarira. Orri hau aurkeztu nahi dizuegu, Udalak eskaintzen dituen zerbitzuen gunea izanen delakoan.

Gure helburua da herritarrari eman beharreko informazioa eta zerbitzua hobetzea, Beriainen egiten diren jarduera publiko zein pribatuak jakinaraziz. Informazio erabilgarria jarri nahi dugu eskura, Udal honetako herritarren eta Interneteko erabiltzaile guztien interesekoa. Informazioaren teknologia berri hauek hezurmamitzen duten modernotasun eta kalitatearen izpirituak gidaturik, uste dugu saiakera berezia egin behar dugula, herritar guztiok errealitate honetara sartzeko aukera izan dezazuen. Espero dezagun webgunearen edukia gure udala ezagutzeko leiho irekia izatea, hiri txikia eta kementsua baita, gizarte eta ekonomia alorretan zabaltze eta garatze betean sartua.

Halaber, gure asmoa da orri hauek topaleku berria izatea, guztiendako lotura erabilgarria, udalean barreiatzen diren herritar guztiak elkar ezagutzeko estreinako urratsa, alegia.

Bestalde, herriko ondarea, gure ohiturak eta kultura, hau da, izaera edertzen diguten alderdiak ezagutarazi nahi dizkizuegu, baita aitzinatzen ditugun jarduerak ere. Informazio hau herritarrak zareten guztioi zuzendua izateaz gainera, bisitatu edo oraindik ezagutzen ez gaituzuen lagunoi eskainia da.

Saiakera berezia egin dugu eskatu ohi dizkiguzuen izapide batzuk orri honen bidez errazte aldera. Ahalegin handia ere informazio lotura zuzena sortzeko egindakoa hemengo gertaeren berri izan nahi duzuenokin.

Gure webgune honetan leku berezia eskaini diogu zerbitzu, eta udal instalazio eta jardueren gaineko informazioari; gure irudiko berri gaurkotuek aipatutako jardueretan parte-hartzea sustatzen bereziki laguntzen baitute.

Bestalde, Udalean aritzen diren asoziazioak eta jarduera multzo pribatuak jaso nahi ditugu, beren ekimenen gaineko informazioa sustatzeko xedez.

Enpresa ehunak, eta merkataritzan edo turismoan aritzen diren zerbitzuek ere leku berezia dute orrian, etorkizunaren aldeko apustua eginik ekonomia garatzeko ardatz baitira. 

Gure asmoa da zuek gozatzea orri hauetan barna nabigatzean, ideiak, iradokizunak, eta edukiak emanez hobetzen lagunduko diguzuelakoan.

Udal talde osoaren izenean, ongi etorri!

Zuen orrian, zuen etxean zaudete.  

Udaletxea Plaza 1 p.k. 31191 Beriain (NAFARROA)
Tel.948 31 02 88 Fax.948 31 05 18 registroweb@beriain.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du