Nabigazioa saltatu

Eguraldia | castellano | 2012ko maiatzaren 19a

aquí esta la fecha
Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

BERIAINgo
Udala

INDUSTRIA-INDUSTIALDEA

  • inprimatu
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

Beriaingo industria eta zerbitzu ehuna udal barrutian eta herriaren erdialdean kokatutako industrialde batzuetan banatzen da. Hori dela eta, Iruñerriko industria multzo garrantzitsua da udalerria.

Industrialderik garrantzitsuena Hego Morea da, 81 enpresa erroldatu baititu. Ipar Moreakoak 30 enpresa ditu, Errekaldeak 20, eta Getze-Gezaurreko lautadak 9 enpresa erroldatu. Alde Zaharrean beste bi industria daude. 

Errepideko komunikabideei dagokienez, industrialde hauek kokapen estrategiko bikaina dute, 121 errepide nazionala, A15 autopista, eta Garraioaren Hiria oso hurbil daudelakoz. 

Herritarraren eguneroko bizitzarako oinarrizko zerbitzu gehienak Alde Berrian eta Zaharrean daude. 30 denda daude, mota guztietakoak.

Era berean, Beriaingo jarduera garrantzitsua nekazaritza izan da betidanik. Labore nagusia zereala izan da,  garia, garagarra, eta oloa gehienbat. Hauez gainera, eta lurraren zikloak aprobetxatuz, ekiloreak, zainzuriak, koltza, eta ilarrak landatu dira.

Nekazaritza estentsiboa da, eta lur eta klima motari esker, kalitate bikainekoa Iruñerrian.

Gaur egun nekazaritzako ekoizpena herriko kooperatibak antolatzen du, bere kide guztien beharrak betez bizirauten asmatu duenak. Horrez gainera, herri lur batzuk Beriaingo herritarrei uzten zaizkie, etxeko baratze gisa landa ditzaten.

Udaletxea Plaza 1 p.k. 31191 Beriain (NAFARROA)
Tel.948 31 02 88 Fax.948 31 05 18 registroweb@beriain.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du