Eguraldia | castellano | 2012ko maiatzaren 19a
aquí esta la fechaA pesar del origen agrícola de la localidad, son pocos los vecinos que actualmente trabajan en el campo.
Jatorriz, nekazaritzan ari zen herria izanik ere, gaur egun herritar gutxik lan egiten dute nekazaritzan.
90. hamarkadan nekazaritza alorreko ideia aintzindaria sortu zen: ia lur guztien jabeak kooperatiba batean bildu ziren. Bi langile besterik ez zituen kooperatibak, nekazaritza lan guztietan aritzen zirenak. Hartaz, gastuak murriztu, makineria bikoiztua kendu eta modernizatu, eta lokal bakarra eraiki zen herritik kanpo, etxebizitzetako etxabeak libre uzteko. Beraz, lur guztiak lantzen ahal dira jabetza bakarra izanen balira bezala, "Grupo Beriain - Torres de Elorz" taldea da.
Herrian zerealak landatzen dira gehienbat. Koltza ere txandakatzen da. Olibondoak, zainzuriak, eta nork bere kontsumoa asetzeko baratzeak daude.
Ez dago abeltzaintzako ustiategirik. Herritar bakan batzuk hezten dituzte abereak noizbait, nork bere kontsumoa asetzeko.